Athletic Club

Hondartza Futboleko Txapelketaren aurkezpena

Hondartza Futboleko Txapelketaren aurkezpena

Astelehenean, martxoak 28, Athletic Clubeko VI. Hondartza Futboleko Txapelketaren aurkezpen ekitaldia egin da, 11:00etan hasita,…

Astelehenean, martxoak 28, Athletic Clubeko VI. Hondartza Futboleko Txapelketaren aurkezpen ekitaldia egin da, 11:00etan hasita, Ibaigane Jauregiko prentsa aretoan.

Athletic Clubeko ordezkariez gain, hondartza txapelketa burutuko den herrietako udal ordezkariak egon dira aurkezpenean.

Txapelketan klubetako, ikastoletako, ikastetxeetako, eskola publikoetako eta herritar eta kultur elkarteetako taldeek har dezakete parte, edozein jatorri eta lekutakoak. Lehenengo ediziotik hona, Bizkaiko 7.000 neska-mutiletik gora hartu dute parte jada.

Datorren apirilaren 10ean hasiko den txapelketaren aurtengo nobedaderik nagusienak dira partidak harea lehorrean egingo direla, aurreko edizioetan ez bezala, harea bustian egiten baitziren. Halaber, lau hondartzetan lehiatuko da: Ereagan, La Arenan, Plentzian eta Arrigorrin. Ondarroako azken honetan, 2011ko Ibilaldiaren ospakizunarekin egingo du bat.