Oroitzapenezko plaka Ingelesen Landan
Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidenteak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak oroitzapenezko plaka erakutsiko dute…
Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidenteak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak oroitzapenezko plaka erakutsiko dute ostiralean, apirilak 29, 12:00etan hasita, antzinako Ingelesen Landan, XIX. mendearen amaieran Athletic Club sorrarazi eta Bilbon futbolarekiko zaletasunaren sorlekuetako bat izandakoan, alegia. Plakak Kirmen Uriberen bertsoak ditu eta Abandoibarrako pasealekuan kokatuko dute, Guggenheim Museoaren eta Pedro Arrupe pasagunearen artean.
Derek Doyle Bilboko Kontsul britaniarrak, erakunde-ordezkariek eta baita Athletic Cluben eta Bizkaiko Futboleko Federazioaren batzakideek ere joko dute ekitaldira.

