
EHUko ikasleak San Mamesen IMQren eskutik
EHUko ikasleak San Mamesen IMQren eskutik
Euskal Herriko Unibertsitateko Osasun Zientzietako 110 ikasle deitu ditu urriaren 13an, ostegunean, San Mamesera zelaian…
Euskal Herriko Unibertsitateko Osasun Zientzietako 110 ikasle deitu ditu urriaren 13an, ostegunean, San Mamesera zelaian jokatzen den partidetan ematen duten osasun laguntzarako jarraibideak eskaintzeko.
Deialdia 98/99 denboraldian IMQk eta Athletic Clubek adostu zuten hitzarmenari esker egin da. Hitzarmen horren bidez, aseguru etxeak Athletic Clubeko taldeen hedadura sanitarioa bermatu eta San Mamesen jokatzen diren partiduetako jendeari osasun laguntza ematen die. Gainera, osasun laguntza hori IMQren, EHUko Medikuntza eta Odontologi Fakultatearen eta Erizaintzako Eskolaren arteko lankidetzari esker ematen da.
Aseguru medikoko, EHUko eta Athletic Clubeko mediku zerbitzuko arduradunek ikasleei San Mamesen sortzen den edozein gorabeheratan burutu beharreko jarduerei buruzko argibideak emango dizkie gaur. Hortaz, IMQko adituek ikasleei prozesua eta larrialdi baten aurrean erabakiak hartzea arintzen duen hurrenkera jarraituz jarduteak duen garrantzia jakinaraziko diete. Baloratzea, jakinaraztea eta, azkenik, jardutea dira (hurrenkera horretan) osasun laguntza emateko orduan jarraitu beharren oinarrizko arauak.
IMQren eta Athletic Cluben arteko hitzarmenari esker, aseguru etxeak San Mamesen Athleticen partiduak ikustera joaten diren 40.000 pertsonari osasun laguntza ematen die, eta Athletic Cluben taldeak osatzen dituztenen aseguru mediko ofiziala da (lehen taldetik hasi eta emakumezkoen taldera).
Horretarako, partida guztietan 130 osasun langilek eta lau anbulantziak (horietatik bat medikalizatua) osaturiko giza taldea prestatzen du. Gainera, IMQk San Mamesen bihotz erreskaterako lau zutabe ditu eta, horri esker, bihotzeko arazoak bertan tratatzeko Bihotz Babeserako Zerbitzu Osoa (desfibrilatzaile ia-automatikoak) duen lehen futbol zelaia da.
