Espedizioa Salzburgen dago
Josu Urrutiaren hitzaldiak.Athletic Clubeko espedizioa Salzburgen dago bertako taldearen aurka azaroaren 3an, ostegunean, 19:00etatik aurrera…
Josu Urrutiaren hitzaldiak.
Athletic Clubeko espedizioa Salzburgen dago bertako taldearen aurka azaroaren 3an, ostegunean, 19:00etatik aurrera (C+) UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Josu Urrutia presidentea, Jon Muñoz, Laura Martinez, Ramon Alkorta, Yolanda Lazaro eta Jokin Garatea batzakideak, Jose Mari Amorrortu kirol zuzendari eta Joxe Anjel Iribar izan dira espedizio buruak. Josu Urruti presidenteak adierazpenak egin ditu Salburgeko aireportuan.
Txarter hegaldia 10:35ean irten da Bilboko aireportutik, 12:30ean Salzburgekora heltzeko. Bertan eguzkia zen nagusia, baina hotza era berean, zazpi graduko hozberoa baitzegoen eta partidarako bizpahiru gradukoa espero da. Aireportutik autobusez Sheraton Salzburg hotelera abiatu dira. Bazkaria 14:00etan izango da.
Hegaldi berean beste ehun pertsona inguruk bidaia egin dute, zale eta kazetarien artean. Guztira, partidarako 12.000 zaleren presentzia espero da Red Bull Stadiumean, haien artean 600 inguru zurigorriak.

