Ongintzazko partida Galdakaon
Azaroaren 13an, igandean, Santa Barbarako futbol zelian, 12:00etatik aurrera, Athletic Club eta Galdakaoko jokalari ohien…
Azaroaren 13an, igandean, Santa Barbarako futbol zelian, 12:00etatik aurrera, Athletic Club eta Galdakaoko jokalari ohien arteko partida jokatuko da Joseba Chaparroren alde. Gaztea, 17 urtekoa eta Bengoetxen bizi dena, pasa den ekainean esnatu zela koman sei hilabete pasa eta gero.
Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da eta partida hasi baino ordubete lehenago erosi ahal izango da Santa Barbarako txarteldegian.
Galdakaoko Udala, Bengoetxeko Auzo Elkartearekin batera, talde bien partaideen laguntza altruista izan du ongintzazko partida hau antolatzean.
Gauzak horrela, zaleek, besteak beste, Oskar Vales, Julen Guerrero, Joseba Etxeberria, Armando etab futbol zelai baten gainean ikusteko abagunea izango dute Placido Bilbaoren gidaritzapean. Etxekoek, aldiz, “ahal bezain hobekien” egiten saiatuko direla diote.
Deialdia: Armando Ribeiro, Imanol Etxeberria, Rafa Alkorta, Patxi Ferreira, Aitor Larrazabal, Angel Velez Moska, Raul Loroño, Roberto Urizar, Eleder Acedo, Jon Perez Bolo, Sote Garcia, Oskar Vales, Ibon Begoña, Juan Carlos Vidal, Luis Fernando, Jon Ander Lambea, Javi Luke, Ismael Urzaiz eta Carlos Cazalegas.
Athletic Clubek 0-5 irabazi du (Bolo 2, Ibon Begoña, Moska, Raúl Loroño)

