Joachim Schmid “O Campo”
Urtarrilaren 17an, asteartean, 19:30ean BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21) Joachim Schmid alemaniar argazkilariaren “O Campo”…
Urtarrilaren 17an, asteartean, 19:30ean BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21) Joachim Schmid alemaniar argazkilariaren “O Campo” erakusketa inauguratuko da. Fundacion Athletic Club Fundazioak eta BBK Aretoak koproduzitzen dute.
“O Campo” Google Earth-ekin satelitez egindako hogei argazki inguruk osatzen dute, Brasileko beste horrenbesteko futbol-zelaietakoak; duten berezitasuna zera da, zelaiek ez dutela diseinuari lotutako gutxienekoa betetzen. Kontrara, zelaia eratu den lursaila gorabeheratsua delako edo zelaian hirigintzako oztopoak daudelako, “O Campo”-ko argazkietako futbol-zelaien formak behartzen dira eta neurriak bortxaz egiten dira harik eta inperfekzio groteskoen antza izan arte, arauzko futbol-zelai idealari era platonikoan hurreratzeko ahaleginetatik abiatu dira-eta.
Erakusketa zabalik matenduko da otsailaren 29ra arte.

