Athletic Club

Gaur egungo argazkilariak Museoan

Gaur egungo argazkilariak Museoan

Final berri batetik gertuago gaude. Dagoeneko beste final batean gaude, gero eta gertuago daukagu berriz…

Final berri batetik gertuago gaude. Dagoeneko beste final batean gaude, gero eta gertuago daukagu berriz ere kopa bat jasotzeko aukera, bere garaian Ocejak, Gainzak, Echeberriak edo Danik egin zuten bezala. Eta une horiek oso ondo ezagutzen ditugu argazkilariren batek une magiko hori jaso zuelako. Clubaren historiaz ezagutzen den zati handi bat ere, argazkilarien lanari esker izan da.

Futbolaren munduan argazkilariek duten protagonismoaren berri eman nahian, Athletic Club Museoak erakusketa ildo berri bati eman dio hasiera, eta museoaren hall-ean kirol-argazkilarien lanak jarri ditu ikusgai.

Erakusketa monografikoak izango dira, gaur egun Athletic-en jarraipena egiten duten eta euren lanekin partiden kronikak eta berriak aberasten dituzten argazkilarien lanak erakutsiz.

Erakusketa bakoitzak formatu handiko hamabi argazki inguru izango ditu, argazkilariak berak bere artxibotik aukeratutakoak, eta clubaren azken urteetako historiaren berri iruditan ematen dutenak.

Dagoeneko prentsan argitaratu diren argazkiak ikusteko beste modu bat izango da, oro har ez baitzaie arreta berezirik eskaini.

Duten neurria eta museoaren hall-ean duten kokapenagatik, museora joaten den jendeak argazkilari horien lana ezagutu eta benetan duten balioa emango die.

Argazki horiek guztiak Museoaren hall-ean doan ikusi ahali zango dira.

Erakusketa bakoitzean, museoko sarrerarekin argazki bat zozketatuk oda, eta gainerako argazkiak salgai egongo dira.

Bihartik aurrera Juan Flor izango da Athletic Club Museoan egingo den lehen erakusketaren protagonista. Erakusketa horiek egunez egun Athletic-en jarraipena egiten duten argazkilariei eskainiko zaizkie.

Flor, 1994tik modu profesionalean ari da argazkilaritzan, eta 2010ean kirolaren Nikon saria jaso zuen urte bereko Munduko Txapelketaren finalean Iniestari ateratako argazkiagatik. Formatu handiko 13 argazki aurkezten ditu, Athletic-en iragan hurbila gogora ekartzen dizkiguten argazkiak, 2006-07 denboraldiko une handietatik hasi eta egungo denboraldiko poza islatzen duten argazkietara.

Gogorarazten dugu argazki horiek guztiak doan ikusi ahali zango direla Museoaren hall-ean, eta museoa bisitatzen dutenen artean argazki bat zozketatuko da erakusketa bakoitzean. Gainerako argazkiak salgai egongo dira.