Athletic Club

Dena prest Manchesterren jokatzeko

Dena prest Manchesterren jokatzeko

Dena prest dago Manchesterren United-Athletic Club UEFA Leagueko 16ko Faseko joaneko partidarako (20:05 -21:05- Old…

Dena prest dago Manchesterren United-Athletic Club UEFA Leagueko 16ko Faseko joaneko partidarako (20:05 -21:05- Old Trafford; Cuatro).

Martxoaren 8an, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da stadiumean bertan, Bert Anderrson UEFAko delegatuaren agindupean. Bertan ere, besteak beste Florian Meyer alemaniar epailea, Holger Henschek eta Jaan-Hendrick Salver epaile laguntzaileak; Deniz Aytekin eta Markus Wingenbach epaile laguntzaile osagarriak eta Maichel Weiner laugarren epailea, denak ere alemaniarrak, presente egon dira.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik elastiko berdea eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainak urdin argiaz joango dira. Mabchester Uniteden aldetik kamiseta gorria, prakak eta galtzerdi zuriak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, kamiseta horia, praka beltza eta galtzerdi horiak jantziko dituzte.

Athletic Cluben 8.000 jarraitzaileren presentzia espero da. Gehienez 60.000 ikusle espero dute Old Trafforden, 74.975 pertsonako edukieratik.

Zeru grisa une honetan Manchesterren, hozberoa 10 gradutakoa eta 20:00-22:00etarako 6-7 gradu arteko tenperaturak espero dira.

Josu Urrutia presidentea batzakideekin batera bazkari ofiziala egin du Manchesterreko agintariekin.