
Athletic Club Museoa bisitariz gainezka
Athletic Club Museoa bisitariz gainezka
Ilusio handiko denboraldia dugu aurtengoa kirol arloan, eta honi esker museoak jasotako bisitari kopuruak igoera…
Ilusio handiko denboraldia dugu aurtengoa kirol arloan, eta honi esker museoak jasotako bisitari kopuruak igoera izugarria jasan du. Martxoa bukatu gabe dagoen arren, 2012.ko lehen hiruhilekoak iazkoak baino %60 bisitari gehiago izan ditu, udaran besteko bezero kopuruak jasoz. Horrela, museoak urtero agertu duen gorakadarekin jarraitzen du, Athletic Cluben historia Euskal Herriko zein mundu osoko bisitariei azalduz.
Museoko bisitariek, San Mames zelaiko instalazioak ezagutzeko aukera daukate bisitaldi gidatuen bidez, prentsa aretoa, aldagelak, lehoia eta zelaiko aulkiak. Museoan, kluben 114 urteetako erakusgarri diren garaikurrak, kamisetak, botak eta bestelako oroigarriak daude; eta hurrengo urteetan talde zuri-gorriaren etxea izango den San Mameseko maketa. Gainera, behin behineko hiru erakusketa daude: ‘Kromoz beteriko mende bat’; ‘Lezama Athleticen bihotza’ ; eta Juan Flor argazkilariak Athleticen inguruan egindako lanari buruzkoa, museoko sarreran.
