Nike Cupeko Munduko Fasea
Nike Cupeko Munduko Fasea Shanghain (Txina) jokatuko da uztailaren 22tik 25era. Guztira hogei taldek hartuko…
Nike Cupeko Munduko Fasea Shanghain (Txina) jokatuko da uztailaren 22tik 25era. Guztira hogei taldek hartuko dute parte: Afrikar bi (Esperance -Tunisia- eta Ajax Cape Town – Hegoafrika-) bost amerikar (Vardar -AEB-, Pachuca -Mexiko-, Boca Juniors -Argentina-, Santos -Brasil-, Universidad Catolica -Txile-) beste bost asiar (Hu Bei eta Sanghai -Txina-, Gamba Osaka -Japonia-, Pohank Jecheol -Hego Korea eta Bankgkok Christian -Tailandia-) zazpi europar (Athletic Club, Manchester United -Ingalaterra-, Bochum -Alemania-, Inter de Milan -Italia-, Celtic -Eskozia-, Dinamo Zagreb -Kroazia-, Bursaspor -Turkia-) eta australiar bat (Kellor Park).
Taldeak uztailaren 10ean denboraldiaurreari ekingo dio. Espedizioa hamasei jokalarik, guztiak 1997an jaioak, eta lau teknikarik osatuko dute. Joaneko bidaia uztailaren 17an egingo da eta itzulera txapelketa amaitu ostean.
Athletic Clubeko kadeteek Munduko Fasea jokatzeko eskubidea Ipar Fase izenekoan, Gernikan, txapeldunak izan eta gero eta Nazio Fase izenekoan, Elxen, irabazi ondoren.

