Athletic Club

Athletic Wukron

Athletic Wukron

Etiopia bisitatzeko ideia taldearekin denboraldian egiten ohi ditugun bidaietan hasi zen, solasaldi filosofiko eta sakonaren…

Etiopia bisitatzeko ideia taldearekin denboraldian egiten ohi ditugun bidaietan hasi zen, solasaldi filosofiko eta sakonaren ondorioz norberaren alderik humanoena ateratzen denean. Gure eginkizun nagusia futbolariak garen heinean astean zehar gogor entrenatzea da, asteburuan partidari ahalik eta hobekien ekiteko. Eta, jakina, posible baldin bada irabaztea. Halaz ere, Athletic Clubeko jokalariak garenez gero, gazte eta ez hain gazte askok ispilutzat hartzen gaituzte eta nolabaiteko zorra daukagu gizartearekiko.

Futbola eta Athleticen izena edonora eramatea gustuko dugu, bai, baina giza onura suposatzen duten proiektuetan parte hartzea ere geure eginkizuna dela uste dugu. Bizi garen inguruan pribilegiodunak garela argi dago, baina baztertuko ditugu munduko lekurik txiroenetarikoan, Afrikako Adarrean hain zuzen ere, hamahiru egunez jarduteko. Wukro hirian aspalditik Anjel Olaran euskal misiolaria dago, 2.400 baino umezurtz baino gehiagorekin, gosez hiltzen diren familiekin, Hiesak jotako gaixoekin edota sendia aurrera ateratzeko prostituziora bultzatuak izan diren neskatilekin. Azken finean, horra hor oinarrizko giza eskubideen alde borrokatzen, esaterako janaria, Osasuna eta hezkuntza bezalako eskubideen alde.