
Wukro, 1 eguna, bidaia eta lehen bizipenak
Wukro, 1 eguna, bidaia eta lehen bizipenak
Kaixo, internet badaukagu eta gure lehen bizipenak helarazten saiatuko gara blogean. Bideoak ezinezkoak dira, lotura…
Kaixo, internet badaukagu eta gure lehen bizipenak helarazten saiatuko gara blogean. Bideoak ezinezkoak dira, lotura mantsoegi doa, eta,gutxienez, argazkiak igotzen saiatuko gara, baina oraingoz ciber batetik ari gara eta testuak soilik.
Neke handiarekin heldu ginen Wukrora gorputz eta burukoa 26 orduko bidaiaren ostean, hegaldian jateko “kitchen” ‘chicken” ordez eskatu eta gero. Halaber, hegazkinean Greaseren koreografia egiteko astia izan dugu.
Taxiz eginiko bidaiak (furgoneta zahar batean) Mekeletik Wukrora,eragina izan du: errepidea zuloz beterik dago eta barraketan zozela dirudi. Bertan kamioiak, bizikletak, astoak leporaino kargaturik edo gurdietatik tiraka, behiak… Denetik dago, baina ohitu egiten zara.
Tamalez, ur korronterik gabe egotera ere ohitu egiten diren moduan. Euri denboraldian daudenez gero, ekaitzen ura aprobetxatzen dute (ia ordu berean beti) ura lapikoetan pilatzeko. Horixe da garbiketarako eta
komunerako erailiko dugun ura. Edateko eta hortzak garbitzeko darabilkiguna hirian erosi dugu eta. Aldi berean ohikoak dira argindarraren mozketak, eta horren aurka kandelak eta linternak euki baditugu.
Arratsaldean asfaltaturik dagoen hiriko bide bakarretik ibili gara. Denda txikiez beterik dago, neska eta emakumeak albo batean pikuak, artoa eta bananak saltzen arti diren bitartean.
Afaldu ostean Anjel Olaran misiolaria (Abba Melaku, etiopiarrentzat) bere zaitzapean duen 600 umezurtzen etxeetako bi ikustera joan gara. Sinistezina izan da. Hamabi metro garratuko gela bat sei pertsonentzako bizitoki egokia bihurtzen dute. Sendiko beste bat bagina bezala sentitu gara, solasaldian egon gara, jolastu dugu, farre egin dugu eta abestu ere.
Eguna hiriko eskolako hormirudi batean ikusi dugun esaldiarekin hausnarketa egiten amaitu dugu: “farre egiten badakizu, edozein tokitan bizi ahal duzu’
