Prainsak 1 Athletic Clubek 6
11 gol bi partidan PRAINSAK 1 ATHLETIC CLUBEK 6 Prainsa: Jamila; Noe, Claudia, María León…
11 gol bi partidan
PRAINSAK 1 ATHLETIC CLUBEK 6
Prainsa: Jamila; Noe, Claudia, María León (min. 46, Pipaón), Nuria, Mariela (min. 67, Clara), Sandra, Sara, Nely (min. 75, Cardona), Lara (min. 46, Ana) eta Bárbara.
Athletic: Ainhoa; Iraia, Orueta, Leire, Ibarrra; Flaviano, Silvia (min. 46, Olabarrieta); Guru, Erika (min. 59, Manu), Eunate (min. 61, Arranz) eta Nekane (min. 59, I. Murua).
Epailea: Ferrer Collado, David; Ramo Andres, Armando eta German Varcalcel, Enrique, bere laguntzaileak izan dira. Prainsako atezain entrenadorea kaleratu du. Txartel horia erakutsi dizkie Jamila, Alberto Berna eta Neliri
Golak: 0-1, min. 25, Erika; 0-2, min. 27, Erika; 1-2, min. 34, Nuria; 1-3, min. 38, Nekane; 1-4, min. 42, Erika; 1-5, min. 51, Nekane; 1-6, min. 90, Ibarra.
Bestelakoak: Pedro Sancho futbol zelaian, 300 ikusle inguru. Ohorezko sakea Andrea Blas, estatutko waterpoloko jokalariak, egin du.
Athletic ratxan dago; lehendabiziko partidan 5 gola sartu zuen eta bigarrenean sei sartu dizkio Prainsa taldeari. Erikak hiru gola egin ditu; Nekanek, bi, eta Ibarrak, bat.
Lehenengo minutuetan, neurketa nahiko berdinduta egon da. Dena den, gol aukerarik onenak zurigorriarenak izan dira. Lehengoa Erikak izan du 8. minutuan, bera jaurkiketa atetik kanpo joan da. Bi minutu pasa ondoren, Gurutzeren oinetan egon da aukera, baina Jamilak sekulako geldiketa egin du. Irugarren aukera Erikarena izan da, baina Jamila berriro agertu da ate azpian. Aurrelari nakarrak arazoak izan diitu botekin eta konpondu ahala golak heldu dira Barneko pase bat baliatuz, zurigorriek lehenengoa lortu dute; Erika Jamilaren aurrean azaldu da eta bere kalitatea erakutsi du gola sartzeko. Bigarren gola esker aldetik sortu zen. Eunatek baioa igo, Nekaneri eman eta Gurutzren laguntzaz, bigarrena lortu du.
Prainsak zurigorrien abantaila gutxitu du Sarak eskuin albotik erdiratu du eta bigarren zutoinean Nuriak Ainhoaren atean sartu du. Dena den zurigorriek ez dute garaipena arriskuan jarri efa hirugarren golak Athleticen garaipena sendotu egin du; Eunatek jokaldiaren egilea izan da eta Nekane, golegilea izan da. Lehenengo zatian bukatu baino lehen zurigorrien laugarren gola heldu da. Berriro barne pase bat eta Erikak atezainaren aurrean agertu da eta Jamilaren gorputzean eman ondoren baloia barrura sartu da.
Bigarren zatian, Erikak aukera on bat izan du abantaila handitzeko, baina baloia zutoinean bukatu da. Dena den, Nekanek, esker oinez, bostgarrena egin du. Azkenik neurketa amaitzear zegoenean Ibarraren gola egin du.
————
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Prainsaren aurka: Ainhoa, J.Flaviano, Nekane, Iraia, Orueta, Eunate, Ibarra, Silvia, Erika, Gurutze eta Leire. Aulkian Guarrotxena, Arranz, I.Murua, Manu, Olabarrieta, Saioa eta Sandra egongo dira.
Prainsa: Jamila, Noe, Claudia, María León, Nuria, Mariela, Sandra, Sara, Nely, Lara eta Barbara. Aulkian Marta Reyes, Ana Sáinz, Ana, Cardona, Clara eta Diana egongo dira.
Epailea Ferrer Collado izango da, eta Ramo Andrés eta German Valcarcel izango dira.
12:05. Hasi da partido.
(25′) 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Erikak.
(27′) 0-2. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Erikak.
(34′) 1-2. Nuriak.
(38′) 1-3. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Nekanek.
(42′) 1-4. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Erikak.
ATSEDENALDIA
13:09. Hasi da bigarren zatia.
(46′) Aldaketak: Ana eta Ana Sainz Maria Leon eta Lararen ordez.
(46′) Aldaketa: Olabarrieta Silviaren ordez.
(48′) Erikaren jaurtiketa, langara.
(51′) 1-5. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Nekanek.
(59′) Aldaketak: I.Murua eta Manu Erika eta Nekaneren ordez.
(60′) Txartel horia Nelyri.
(61′) Aldaketa: Arranz Eunateren ordez.
(66′) Txartel horia Jamilari.
(90′) 1-6. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Ibarrak.
AMAIERA

