Dena prest Pragan jokatzeko
Dena prest dago Sparta Praha-Athletic Club UEFA Leagueko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partidarako (19:00…
Dena prest dago Sparta Praha-Athletic Club UEFA Leagueko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partidarako (19:00 Generali Arena, GolT). Urriaren 4an, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da futbol zelaiko prentsa aretoan Charles Schaak UEFAko delegatuaren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Bertino Miranda lehen laguntzaile portugaldarra, Jorge Manuel Sousa de Moreira epailea, Jorge Ricardo Santos epaile laguntzailea; Nuno Gomez eta Miguel Paixao, epaile laguntzaile osagarrien izenean, denak ere portugaldarrak.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik kamiseta orlegia, praka beltzak eta galtzerdi zuriak izango dira. Athletic Clubeko atezainek kamiseta, praka eta galtzerdi urdinak eroango dituzte. Spartaren aldetik, kamiseta gorria, praka zuriak eta galtzerdi beltzak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, horiz goitik behera, jantziko dute.
Athletic Clubeko hirurehun jarraitzaileen presentzia espero da eta espero den sarrerari dagokionez, 16.300 pertsona espero dira Generali Arenan. Zerua lainoturik dago Pragan, orain 12 graduko hozberoa dago eta euria agertu daiteke partidaren orduan.
Talde bietako ordezkariek bazkari instituzionala egingo dute.

