Athletic Club

Athleeee….clic” Athletic Club Museoan

Athleeee….clic” Athletic Club Museoan

‘Athleeee….clic! Sentimendu baten irudiak-Gu gara nagusiak’ erakusketaren irudiak, joandako udaldian Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzaren…

‘Athleeee….clic! Sentimendu baten irudiak-Gu gara nagusiak’ erakusketaren irudiak, joandako udaldian Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzaren erakusketa-gelan bere eskutik ikusi ahal izan zena, 2011-12 denboraldi ahaztezinari dedikatutako lekuan dago jada Athletic Club Museoaren baitan.

Athletic Clubek eta Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin nahi izan dute, bai azken denboraldian zale zurigorriek erakutsi duten jarrera islatu eta haiei omenaldia eskeintzerakoan, bai irudien bitartez egitea.

‘Athleeee….clic! erakusketarako, Bizkaiko argazki-kazetaritzaren abangoardian dauden sei kideengana jo egin da: Zigor Alkorta, Oskar Martinez eta Pablo Viñas, Deiaren aldetik; eta Borja Agudo, Fernando Gomez e Ignacio Perez, El Correoren aldetik. Hauei guztiei, eta baita Unai Larrea kazetaria eta erakusketaren koordinatzaileari ere, aipaturiko materiala Museoari lagatzeagatik eskertu nahi diegu.

Gaurtik aurrera, argazkilari hauen lanak, zaleek Museora bidalitakoekin leku berean jarri dira. Bestalde, joandako denboraldiaren bizipenen argazkiak bidaltzen jarraitzeko gonbitea egin nahi dugu, bai Bilbon bai edozein herritan, Katedraleko partidetan edota Athleticekin batera etxetik kanpo jokatu direnetan, honako helbidean: [email protected]