
Athletic Club Museoa. Etapa baten amaiera
Athletic Club Museoa. Etapa baten amaiera
Hamar urteko ibilbidearen ostean, Athletic Club Museoak bere ateak itxi ditu, San Mamesen eraisketa berehala…
Hamar urteko ibilbidearen ostean, Athletic Club Museoak bere ateak itxi ditu, San Mamesen eraisketa berehala helduko baita.
Eskarmentuz beteriko hamar urte oparo izan dira, Athleticeko historiaren arlo desberdinetaz gozatu ahal izan delarik. Erakusketa iraunkor asko antolatzeaz gain, lehenengo kamiseta ofizialak eta titulu ofizialak barne, aldi baterako erakusketek Mister Pentland edo Pitxitxiren nortasunetan sakontzeko aukera eman digute, eta baita himnoa, Gabarraren harrera edo San Mames gaiak ere eman dira ezagutzera, besteak beste.
Publikoaren etengabeko hazkundea ezagutu da hamar urteotan, 2003-04an 11.000 bisitari inguru izatetik, gaur egungo 60.000tik gora izatera igaro da. Ehundaka bisitariek San Mameseko palkoaren lehoiarekin egindako argazkiaz harrotzeko aukera dute.
Etapa honi amaiera jartzeko unea iritsi da, eta erronka berrian ilusioz lan egiten hasteko garaia da zelai berriko Athletic Club Museoan, gure entitatearen eta baita posible egin dutenen izugarrizko historiaren parean: jokalariak, entrenatzaileak, agintariak eta, jakina, zaleak.
Gero arte!
