​Thinking Football Film Festival
Fundazioa

Thinking Football Film Festival

Athletic Club Fundazioak eta Sala BBK Aretoak, Bilboko Udalaren babesarekin, Thinking Football Film Festival Zinema-Jaialdiaren…

Athletic Club
Athletic Club
2014ko api. 1a

Athletic Club Fundazioak eta Sala BBK Aretoak, Bilboko Udalaren babesarekin, Thinking Football Film Festival Zinema-Jaialdiaren bigarren edizioa aurkezten dute. Hurrengo maiatzean (1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an), ostegunero, BBK Aretoan gauzatuko da, oro har futbolak gizartearekin duen harremanaren inguruko hausnarketa sakona egiteko balio duten herrialde desberdinetik (Ingalaterra, Suedia, AEB eta Italia) datozen hamar filma emango dira. Aurreko edizioarekin konparatuz, aurtengo berritasunik handiena fikziozko filmak emango direla da, bi filma aurkeztuko dira hain zuzen ere.

Zinema-Jaialdia maiatzaren 1ean, “The Class of 92” filmarekin inauguratuko da, non mundu mailako futbolaren belaunaldi apartakoaren historiari, the “Fergie Boys” (David Beckham, Nicky Butt, Paul Scholes , Neville anaiak eta Ryan Giggs) gainbegiraketa bat ematen zaio, eta amaiera “Next Goal Wins”-en proiekzioarekin gauzatuko da, 2014 Munduko txapelketaren sailkapenetan, Amerikar Samoako selekzioa munduko eskasena izateari uko egitea nola lortu zuenaren historia paregabekoa hain zuzen ere. Bi filmak estreinakoz emango dira Estatu mailan.

Zinema-Jaialdiaren zehar, aurkeztutako zenbait filmen zuzendari edo protagonisten presentzia gauzatuko da.

Iragan edizioan gertatu zen bezala, Jendartekoaren Saria filmarik onenari emango zaio, eta zuzendariak jasotako dirua kirolarekin lotura duen gizarte egitasmo batera eman beharko dio.

Thinking Football Film Festival-ek Barcelo Bidaiak, Aranzazu Hotelak, Metro Bilbao, Panenka Aldizkaria, Líbero aldizkaria, Madrilgo Italiar Kultura Institutua eta Off Side (Bartzelona) eta 11mm Film Festival (Berlin) kide diren zinema-jaialdien laguntza eskuzabala du.

Proiekzio guztiak BBK Aretoan gauzatuko dira, edukiera bete arte sarrera doan izango da.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko uzt. 14a

Athletic Irakurketa Kluba "Togo" liburuari buruz Mexikon

Fundazioa

Antonio Briseño, Chivas klubeko jokalaria, bigarren taldeetako hamabost jokalari eta Guadalajarako hamabost zale Vivianekin solasean arituko dira Oscar de Marcosen liburuaz

Ikusi gehiago
2023ko eka. 23a

VI. Futbola Buruan Lezaman

Fundazioa

Fundazioak eta Osakidetzak elkarrekin antolatu ohi duten futbol-jardunaldiak amaiera eman dio Geurea Ligari (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentro Arteko Areto Futbol Liga)

Ikusi gehiago
2023ko eka. 20a

Elkarrekin euskararen alde

Fundazioa

Bigarren urtez jarraian, Lezaman antolatuko da 'Euskara Jalgi Hadi Plazara', gure hizkuntzaren erabilera sustatzen duen txapelketa

Ikusi gehiago
2023ko eka. 12a

V Fair Play saria Genuinerentzat

Fundazioa

Athletic Club Fundazioak bosgarren aldiz jarraian lortu du garrantzi handiena duen garaikurra: kiroltasunarena

Ikusi gehiago
2023ko eka. 9a

LaLiga Genuineko azken fasea

Fundazioa

Athletic Club Fundazioak denboraldiko azken partidak jokatuko ditu Vila-realen

Ikusi gehiago
2023ko eka. 8a

Berrikusi: Migrazioaren balio sozial eta kulturala, Letrak eta Futbola

Fundazioa

Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean

Ikusi gehiago
2023ko mai. 12a

Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea

Fundazioa

Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose

Ikusi gehiago
2023ko mai. 8a

Vivianek "La Metamorfosis" liburua aukeratu du

Fundazioa

Atzelaria Kafkaren eleberri ospetsua irakurtzearen alde agertu da Fundazioak antolatutako Athletic Irakurketa Klubarentzat

Ikusi gehiago
2023ko mai. 8a

SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera

Fundazioa

Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen

Ikusi gehiago
2023ko api. 6a

Thinking Football 2023: zinemaldiaren deialdia eta datak

Fundazioa

Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago

Ikusi gehiago