
Herrerak hutsaltze klausula ordaindu du
Herrerak hutsaltze klausula ordaindu du
Ekainaren 26an, ostegunean, Futboleko Liga Profesionalak Athletic Clubi egiaztatu dio Ander Herrera Aguera jokalariak Athletic…
Ekainaren 26an, ostegunean, Futboleko Liga Profesionalak Athletic Clubi egiaztatu dio Ander Herrera Aguera jokalariak Athletic Clubekiko lotzen duen aldebakarreko kontratu deuseztapena gauzatzeko gaur egungo arautegiak eskatzen dituen betebeharrak bete dituela. Egiaztapenaren arabera jokalariak 2011ko uztailaren 11tik klubarekiko lotzen zitzaion kontratuzko harremana alde bateko ekimenez amaitzeko borondatea azaldu du, horretarako haren kontratuan ezarritako diru kopurua ipiniz.
Athletic Clubek Ander Herrera jokalariari gurean egon den hiru denboraldietan bere ardura eskertu gura dio, etorkizuneko kirol proiektuetan zorterik onena opatzeaz gain.
Jokalariak hartu duen erabakiaren harira, hau da Josu Urrutia presidenteak klubaren izenean egin duen lehen balorazioa: “Athletic Clubek bere proiekturako Kluba beren lehen kirol jomugatzat hartzen duten jokalariak nahi ditu. Herreraren erabakia ez dator horrekin bat eta alde honetatik gure etsipena azaldu gura dugu’
Halaber Urrutiak zera hau azpimarratu du: “Bere garaian, 2011-12 denboraldia hasi baino lehen hain zuzen ere, Athletic Clubek Ander Herrera Zaragoza taldetik fitxatu zuen eta hemendik kontratua amaitu barik, eta kirol proiektuaren baitan egonda ere, alde egiteko aski ezagunak diren baldintza biak bereak egin ditu, hau da, alde egin nahia eta kontratuan zegokion hutsaltze klausula ordaintzea. Ez da une atsegina, baina horrek ez du ezertan aldatzen gure filosofia eta gure klubaren lan egiteko era. Lantalde handi bat daukagu eta bertan jokalari lehiakorrak daude. Indar berberarekin segituko dugu aurrerantz’.
Hurrengo astean, zehazteke dauden data eta ordutegian, Josu Urrutia presidenteak prentsaurrekoa eskainiko du.
