Lehen orduak Hondurasen
Kaixo Athleticzaleok!! Azkenean Jutiapa-Hondurasen gaude 34ko orduko bidaiaren ostean. Denbora gutxi da baina herrialdearen egoeraz…
Kaixo Athleticzaleok!!
Azkenean Jutiapa-Hondurasen gaude 34ko orduko bidaiaren ostean. Denbora gutxi da baina herrialdearen egoeraz habetu gara dagoeneko. Juliapara heltzeko kotxe bat hartu behar izan genuen eta lau orduko bidaian dituzten txabolak, dendak, gidatzeko era berezia jada ezagutu ditugu…
Gure egonaldian egongo garen parrokian ongi etorria ezin hobea izan zen. Herritarrak atseginak ea zerbait behar genuen eta laguntzeko prest.
Lehen gaua bitxia izan da oso, oilar zen txakurren etengabeko soinuak, eltxoak nonahi eta bero hezea. Dena den atsedena hartzeko beta izan dugu eta zazpietarako prest geunden gosaltzeko eta Siloeko Natur- Medikuntzaren Gunera joateko prest. Bertan Rita serorak bertan egiten dituzten sendagaien prozesua azaldu digu. Adibide gisa zuku garbigarri berde gozoa eskaini digute, chaya eta limoiez osaturik.
Janaria espero genuena baino askozaz hobeagoa izaten ari da. Beraz, kilo gutxiagorekin itzultzeko ideia burutik kendu dugu dagoeneko.
Arratsaldean gure lehen entrenamendua izan dugu herriko umeekin. Guztira 50 neska-mutil aurkitu ditugu, ikasteko eta dibertitzeko gogoz beterik, beti ere irribarre handi batekin.
Hasieratik gure asmoa izan da futbola, bereziki, eta kirolaren jarduera sustatzea nesken artean eta harriturik gaude asko izan baitira parte hartu dutenak. Guretzako aberasgarria izan da oso, nahiz eta lehen eguna izan soilik.
Eta orain afaltzera, atsedena hartu eta indarrak bildu biharko saio bikoitzari begira. Aupa ATHLETIC!!!!!

