Cayos Cochinosera bisitaldia
Atseden eguna izan genuen atzokoan eta Cayos Cochinosera eraman gintuzten. Izugarriak!! Txalupa txiki batean eraman…
Atseden eguna izan genuen atzokoan eta Cayos Cochinosera eraman gintuzten. Izugarriak!! Txalupa txiki batean eraman gintuzten, 45 minutuko bidaia egiteko eta ostean hondartza ikusgarriak topatu genituen eta baita ur gardenetan bainuren bat hartzeko aukera izan genuen ere. Arratsaldeko lehen orduan Jutiapan bueltan ginen eta herria gure kabuz bisitatu genuen, egunez kaleak seguruagoak direlako.
Gaurkoan saio bikoitza izan dugu eta baita kakao ustiatzeko nekazaritza proiektura bisitaldia ere. Bertan, egiteko era azaldu digute. Ildo horretan, beharrezkoa den kalitatea lortze aldera eskualdeko nekazariek urte askotako heziketa prozesua izan dute. Halaber, kakao garbia dastatzeko abagunea izan dugu eta mikatza da oso.
Biharkoan lan saioak amaituko ditugu Jutiapako ikastetxe honetan, eskualdeko beste batzuetara joko baitugu. Egun hauetako alde batzuk nabarmenduko genituzke: umeek ikastetxea garbitu behar dituzte eskolak hasi baino lehen; neska-mutilen arteko harremanak urriak dira oso eta zuzendariarekiko errespetu handia da.
Entrenamenduei dagokienez, pozaren gaude, egun gutxi hauetan kalitatearen hobekuntza nozitu dugu eta. Neska-mutilen portaera eta diziplina hasi ginen baino askozaz hobeagoa da.

