Athletic Club

Esperientzia berriak

Esperientzia berriak

Egun librea izan genuen atzokoan eta goizean Serso-Hondurasen ur proiektua bisitatzera abiatu ginen. Ibilbide luzea…

Egun librea izan genuen atzokoan eta goizean Serso-Hondurasen ur proiektua bisitatzera abiatu ginen. Ibilbide luzea egin genuen presaraino. Hortik Jutiapako eskualde osora banatzen da ura. Arratsaldean La Ceiba hiria bisitatu genuen. Astebete daramagu hemendik eta lehen gune komertziala ikusi genuen, gure herrietan daudenen parekoa.

Gaurkoan lan saio bikoitza izan dugu ere. Goizean Nueva Armenia garifunar herrixkan egon gara. Esperientzia bestelakoa izan da aurreko egunekoarekin alderatuz. Umeek askozaz diziplina gutxiago zeukaten baina beste bizipen bat poltsikoratu dugu. Bihar berriro ere eurekin egongo gara. Lan saioaren ostean aukera izan dugu Serso-Hondurasen proiektu berri bat bisitatzeko, etxebizitzari buruzkoa hain zuzen ere. Etxeak material ezberdinekin egin dituzte eta guztira 600 egin dira azken urteotan.

Arratsaldean ikastetxe bi bisitatu dugu, La Bomba eta Papaloteca hain zuzen ere. Lehen ikastetxean neskak nagusi izan dira, baina bigarrenean, aldiz, ez da neskarik egon, orain arte gertatu ez dena.

Biharkoan lan bikoitzeko azken eguna izango da.

Aupa Athletic!!