Athletic Club

Athletic Cluben Peñen Federazio Internazionalaren Hegoaldeko Zonaren VI. Peñen Kongresua.

Athletic Cluben Peñen Federazio Internazionalaren Hegoaldeko Zonaren VI. Peñen Kongresua.

Jaenen, zehazki Sabiote herrian, pasa den urriaren 12an ATHLETIC CLUBEKO HEGOALDEKO PEÑEN ELKARTEAREN VI. BILTZARRA…

Jaenen, zehazki Sabiote herrian, pasa den urriaren 12an ATHLETIC CLUBEKO HEGOALDEKO PEÑEN ELKARTEAREN VI. BILTZARRA egin zuten. Oraingoan Sabioteko Athletic Cluben “El Castillo” peñak antolatu zuen sortu zeneko 25. Urteurrena betetzen duenean.

Jardunaldia hasteko gosaria egin zuten peñaren egoitzan eta gero hiriko alde zaharrean barrena bisita kultural gidatua egin zuten. Hegoaldeko elkartea osatzen duten peñetako athletikzale ugari bildu ziren, 80 bat pertsona
Ondoren, urteko batzar nagusia egin zuten eta honako peña hauek izan ziren bertan:

– “El Castillo” Athletic Club peña (Sabiote).
– Andoni Goikoetxea Athletic Club peña, El Ejido (Almeria).
– Los Leones Athletic Club peña, Viator (Almeria).
– Bailengo Athletic Club peña (Jaen).
– Iribar Athletic Club Peña, Villacarrillo (Jaen).
– Parla Athletic Club peña, Torreperojil (Jaen).
– Los Leones Athletic Club peña, Ubeda (Jaen).
– Malagako Athletic Club peña.
– Athletic Club Bilbao peña, Velez-Malaga (Malaga).
– Athletic Club 100 x 100 Rojiblanca peña, Almuñecar

Gai zerrendan onartu zen Zuzendaritza Batzordean bi kide berri sartzea, Jose Sebastian Sarria Alcoholado eta Felipe Olivares Martinez, eta zuzendaritza batzordea honela geratu zen:

– Juan Martin Escalona -Presidentea- (Velez-Malagako peña)
– Francisco Mañas Pastor -1. presidente ordea- (Bailengo peña)
– Pedro de Castro Torres – 2. Presidente ordea- (Bailengo peña)
– Jose Sebastian Sarria Alcoholado -Idazkaria- (Malagako peña)
– Ramon Rodriguez Merino -Kontu hartzailea- (Bailengo peña)
– Felipe Olivares Martinez -Bozeramailea- (Bailengo peña)

Jarraian bazkaria egin zuten abesti zurigorriez alaituta.
Eta bertaratutako peñen artean opariak trukatu zituzten.
Egun zoragarria izan zen eta Sabioteko peñak bikain antolatu zuen bere 25. urteurrenean.