Athletic Club

Dena prest Portoren aurka jokatzeko

Dena prest Portoren aurka jokatzeko

Dena prest dago Athletic Club-FC Porto UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko laugarren jardunaldiari dagokion partidarako…

Dena prest dago Athletic Club-FC Porto UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko laugarren jardunaldiari dagokion partidarako (20:45, Felix Brych -GER-, San Mames, C+Liga de Campeones).

Azaroaren 5ean, asteazkenean, eta UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, George Koumas UEFAko delegatu zipretar agindupean. Bertan ere, besteak beste, Leslie Irvine epaile-begirale, irlandarra egon da.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainek elastiko, praka eta galtzerdi orlegiez joango dira. FC Portoren aldetik kamiseta zuria eta urdina, praka urdinak eta galtzerdi zuriak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, janzkera osoa horia izango da.

Zelaian ia 50.000 ikusle egongo dira, hauetatik 1.400 portugaldar inguru. Zerua ilun samarra dago Bilbon, 10 graduko hozberoarerkin. Partidaren ordurako euria espero da.

Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera bazkari instituzionala egin du FC Portoko ordezkariekin Ibaiganen.