Athletic Club

Fundación Albacete – Athletic Club

Fundación Albacete – Athletic Club

‘Etsai ezezaguna’, horrela definitu dio Juan Luis Fuentesek bihar aurrean egongo den taldeari zortzigarren jardunaldian….

‘Etsai ezezaguna’, horrela definitu dio Juan Luis Fuentesek bihar aurrean egongo den taldeari zortzigarren jardunaldian. Bihar, eguerdiko 12etan, Andrés Iniestaren futbol zelaian, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Fundación Albaceteren partida jokatuko du.

Lehen Mailako Sailkapeneko burua izanda, zurigorriek denboraldi honetan igo den talde beten aurka jokatuko da, ‘talde berria da, ez dugu ezagutzen futbol zelaia. Orain arte ikusita kontutan hartuz, Sevillari irabazi zion lehendabiziko jardunaldian, Transportes Alcainen aurka berdinketa lortu zuen. Beraz, gure ibilbideari jarraitu behar diogu, neurketa guztietiei garrantzia emanez eta etsaiari errespetuz hartuz, denboraldi honetan edonork ezusteko bat eman diezazuke’.

Juan Luis Fuentesek garrantzi handia ematen dio biharko partidari, ‘datorren astean denboraldiko tarterik zaileena etorriko zaigu: Levante,Valencia, Atlético de Madrid eta FC Barcelona, jarraian. Beraz, bihar garaipena lortu ondoren, konfidantza handiz aurrera egingo diogu urrengo lau partidari’.