
Denboraldiko lehendabiziko porrota
Denboraldiko lehendabiziko porrota
Atlético de Madrid: Lola, Rocío, M. Carro, Nago, Ángela, Esther (min. 59, Débora), Amanda (min….
Atlético de Madrid: Lola, Rocío, M. Carro, Nago, Ángela, Esther (min. 59, Débora), Amanda (min. 89, Débora), Priscila (min. 82, Miriam), Mesenguer, Pilar eta Vane.
Athletic: Ainhoa; Irene, Lizaso, Alazne (min. 63, Ibarra), Nekane, Orueta, Iraia (min. 83, I. Murua), Y. Corres, Eunate, Erika V. eta V. Gimbert.
Epailea: Aarón Vázquez García; Miguel Ángel García González eta Salvador Vega Moreno bere laguntzaileak izan dira. Txartel horia erakutsi zien: Vane eta Amandari; eta Eunateri.
Golak: 1-0, min. 64, Rocío; 2-0, min. 80, Amanda.
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak ezin izan du bolada ona mantendu eta Atletico de Madrilen aurka Ligako lehendabiziko porrota izan du. Etxekoek 2-0 irabazi diote Juan Luis Fuentesen taldeari. Rocio eta Amanda golegileak izan dira, biak bigarren zatian.
Lehendabiziko zatian golik gabe bukatu da eta partidaren estraineko gol aukerak Athletic Clubeko jokalariek izan dituzte. 6. minutuan, Eunatek korner bat atera du, Irenek luzatu du eta bigarren zutoinean V. Gimbert ez da heldu. Minutu bat beranduago, Iraiaren falta jaurtiketa kanpora joan da eta10. minutuan Iraiaren erdiraketa eta Y. Corresen burukada atetik kanpo joan da.
Apurka apurka partida beste fase batean sartu da eta gol aukera gutxi egon dira. Atletico Madridl falta edo korneren bidez hurbildu da Ainhoaren arearaino; 40. minutuan, Angela Sosaren falta jaurtiketa hesian jo ondoren Ainhoaren eskuetan bukatu da.
Bigarren zatian, Erikak gola barkatu du 56. minutuan, kontra batean eta azkenean aurrelariaren jaurtiketa Lolak gelditu du. Hiru minutu beranduago, Y. Corresen jaurtiketa etxeko atezainak kornerrera bidali du. 64. minutuan, arbitroak Eunateren eskua adierazi du; falta jaurtiketa kornerrean amaituz. Albotik Maria Leonek atera du eta Rocioren errematea Ainhoaren atean sartu da. Athleticen erreakzioa ez da heldu eta 80. Dévorak ezker albotik erdiratu du Amandak, buruz, bigarrena lor zezan. Porrot honekin Athleticek garaiezintasunari adio esan behar izan dio Cerro del Espino futbol zelaian.
11:53. Hasi da partida.
21.’ Erikaren jaurtiketa gurutzatua, Gallardok gelditu du arazorik gabe.
38.’ Txartel horia Vaneri.
40.’ Sosaren falta jaurtiketa Ainhoak bigarrenean gelditu du.
Bigarren zatia
53′ Ainhoa Tirapu luzatu da Nagoreren erdiraketa mozteko, aukera garbia zen
55′ Yulema-k langara!
58′ Txartel horia Amandarentzat
62′ Aldaketa: Débora García Estherren ordez
64′ Aldaketa: Ibarra Alazne ordez
66 GOLA Rocio 1-0
68′ Txartel horia Eunaterentzat
80′ GOLA Amanda 2-0
89.’ Aldaketa: Laura Ortega Amandaren ordez
Amaiera
