undefined

Sarrerak nola jaso Kopako finalerako

Sarrerak nola jaso Kopako finalerako

Sarrerak maiatzaren 14tik 28ra jasoko dira, biak barne (maiatzaren 23a kenduta, San Mamesen partida baitago)…

Sarrerak maiatzaren 14tik 28ra jasoko dira, biak barne (maiatzaren 23a kenduta, San Mamesen partida baitago) San Mameseko Txarteldegietan 08:00tik 20:00etara, etengabeko ordutegian eta ohar honen amaieran azaltzen diren txanden arabera.

Bazkide saridun bakoitzak ala sarrera bere izenean jasotzeko baimenduta dagoenak, dagokion txandan jaso ahal izango du edo hurrengoetan, dagokion txandan ezin izan badu joan edozein arrazoia dela medio. Ezinezkoa izango da dagokion txandan baino lehenago hartu.

Txanda bakoitzeko sarreren emate prozesua txarteldegira iristeko ordenaren araberakoa izango da eta jasotzen duen pertsonak sarreraren aukeraketa une horretan daudenen artean egingo du.

Lau sarrera jaso eta ordaindu ahal izango dira pertsona bakoitzeko. Kasu honetan jasoko diren sarrera guztiak uneko txandarenak edo aurrekoenak izango dira, inoiz ez hurrengo txandei dagozkienak.

Sarrerak jasotzeko, ezinbestekoa izango da honako dokumentazio hau aurkeztea San Mameseko Txarteldegietan:

• Bazkide esleipendunak edo talde esleipendunaren bazkideetako batek jasoz gero:

– Jatorrizko bazkidearen edo bazkideen txartela/k.
– Sarrera/k jaso eta ordainduko duenaren/dituenaren indarreko NAN, gidabaimen edo pasaporte originala.

• Bitarteko batek jasoz gero:

– Jatorrizko bazkidearen edo bazkideen txartela/k.
Jasotzeko baimena egiaztatzen duen formularioa, bazkide sarituarena, edo taldeka inskribaturik egonez gero, bazkideetako batena.
– Sarrera/k jaso eta ordainketa egingo duenaren/dituenaren indarreko Nortasun Agiria (NAN), gida-baimena edo pasaporte originala, baita gainerako bazkideena ere (v).

(v) Bazkidea adingabea izanez gero:

– Jatorrizko bazkidearen txartela.
Jasotzeko baimena egiaztatzen duen formularioa, bazkidearen aita edo amarena, edo taldeka inskribaturik egonez gero, bazkideetako batena.
– Familia-liburuaren fotokopia.
– Sarrera/k jasoko duenaren/dituenaren eta bazkidearen aita edo amaren NAN-en fotokopia.

• Bazkidea hilda egotekotan, jatorrizko bazkidearen txartela eta heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Sarrerak hartzeko unean ordaindu beharko dira, esku-diruz edota kreditu txartelaren bitartez.

Sarrerak jasotzen duenak ziurtagiria sinatu beharko du jasotako sarreren zenbakia eta erreferentziarekin eta, aldi berean, sarrera ez saltzeko edo saltzen ez saiatzeko konpromisoarekin, ezta doan emateko beste edozein objekturen salmenta edo ematearen truke. Hirugarren pertsona batek bazkideen sarrerak jasoz gero, jasotzen duena konpromisoa betetzeko arduradun solidarioa izango da sariduna den bazkidearekin batera.

ANIMAZIO GUNEAN SARRERAK EROSTEKO BALDINTZAK

Zozketaren Oinarrietan jasotzen zenaren arabera, animazio gunean sarrera erosteko bazkide saridunek dagokien txandan aukeratu ahal izango dute gune horretan eskuragarri dauden sarreren artean eta ezin izango dute gune horretatik kanpo sarrerarik aukeratu.

Erreserbaturiko gunea (6.616 jesarleku: GOL NORD BAIX eta GOL NORD 1ª GRADERIA Harmailak) eskatutako kopurua baino txikiago denez (8.218 bazkide) gune horretan jesarlekua aukeratzeko lehentasuna dagokion txandan heltze-ordenaren araberakoa izango da. Erreserbatutako sarrerak behin agortuz gero, gainerako eskatzaileek gainerako harmailetan aukeratu beharko dute.

Inskripzioa gauzatzean animazio aukera gaitu ez duten bazkideek animazio gunetik kanpo aukeratu beharko dute.

SARRERAK JASOTZEKO DATAK ZOZKETAREN ZENBAKIAREN ARABERA

Maiatzak 14, osteguna, zenbakiak 4.314 – 6.803
Maiatzak 15, ostirala, zenbakiak 6.804 – 9.289
Maiatzak 16, larunbata, zenbakiak 9.290 – 11.777
Maiatzak 17, igandea, zenbakiak 11.778 – 14.264
Maiatzak 18, astelehena, zenbakiak 14.265 – 16.750
Maiatzak 19, asteartea, zenbakiak 16.751 – 19.239
Maiatzak 20, asteazkena, zenbakiak 19.240 – 21.726
Maiatzak 21, osteguna, zenbakiak 21.727 – 24.215
Maiatzak 22, ostirala, zenbakiak 24.216 – 26.705
Maiatzak 24, igandea, zenbakiak 26.706 – 29.191
Maiatzak 25, astelehena, zenbakiak 29.192 – 31.678
Maiatzak 26, asteartea, zenbakiak 31.679 – 34.166
Maiatzak 27, asteazkena, zenbakiak 34.167 – 36.652
Maiatzak 28, osteguna, zenbakiak 36.653 – 39.118