Hiru puntu partida gogor batean
Sporting Clubek 0 Athletic Clubek 2 Sporting Club: Sara; Elena, Maite A., Anita, Martina (min….
Sporting Clubek 0 Athletic Clubek 2
Sporting Club: Sara; Elena, Maite A., Anita, Martina (min. 53, Marina), Martín-Prieto, Virgy, Patri, Sandra, Jenny (min. 68, Napoli) eta Paulita.
Athletic Club: Ainhoa; Moraza (min. 84, E. Merino), Paredes, Nekane (min. 88, Maite), J. Flaviano (min. 90, Maddi), Iraia, Y. Corrres, Eunate, G. Murua, Ibarra (min. 62, Lizaso) eta V. Gimbert.
Arbitroa José Antonio González Rojas; laguntzaileak: Tomás Vázquez Romero eta Daniel Pablos Clemente. Txartel horia erakutsi die: Virgy, Maite A. eta Paulitari.
Golak: 0-1, min. 7, Paulita bere atean; 0-2, min. 27, Nekane.
Bestelakoak: La Orden futbol zelaian jokatutako partida. 400 ikusle.
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak garaipena lortu du Huelvan jokatutako partidan. Lehendabiziko gola Paulitak egin zuen bere atean eta bigarrena, Nekakek egin zuen. Joseba Agirreren taldeak 7. minutuan aurrera hartu zuen markagailuan: Ibarrak esker albotik erdiratu zuen eta Paulitak bere atean sartu zuen baloia bigarren zutoinean Nekane eta Y. Corres zeudenean.
Gol aukera gutxi egon ziren. Etxekoentzat Jennyk aukera ona izan zuen 19. minutuan, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen. Huelvako neskak berdinketaren bila ibili ziren, aukera eduki ez arren. 27. minutuan, Iraiak eskuinetik erdiratu zuen eta Nekanek, buruz, bigarren gola egin zuen. Azkeneko minutuetan, Jennyk beste aukera izan zuen, dena den, nabarmenagoa izan zen Paredesena izan zen korner batean, dena den atzelariaren errematea gora joan zen.
Bigarren zatian gol aukera gutxi egon ziren. Etxekoek partida gogortu zuten eta falta ugari eginez zurigorrien kontrola apurtu nahi zuten, baina Joseba Agirrreren taldea ez zen joku horretan sartu. Nekaneren burukada izan zen aukerarik onena, baina Sarak kornerra bidali zuen baloia. Hurrengo jokaldian Ibarraren lesioa heldu zen. Handik aurrera partida moteldu egin zen. Azken minutuetan, falta ugari, baina zurigorriek helburua lortu zuten: garaipena berenganatu eta hirugarrren partida, Lezamatik urrun, golik jaso Gabe.
———
Sporting Huelva: Sara (13); Elena (3), Maite A. (6), Anita (7), Martina (8), Martín-Prieto (9), Virgy (10), Patri (14), Sandra (16), Jenny (19), Paulita (21)
Aulkian: Sampalo (1), Esperanza (11), Irene (12), Napoli (15), Cinta (17), Marina (20).
Athletic Club: Ainhoa; Moraza, Paredes, Nekane, J. Flaviano, Iraia, Y. Corrres, Eunate, G. Murua, Ibarra eta V. Gimbert.
Aulkian: Guarrotxena, E. Merino, Lizaso, Marta Perea, Maite eta Maddi.
Epailea: José Antonio González Rojas, eta Tomás Vázquez Romero eta Daniel Pablos Clemente laguntzaileak.
12:32. Partida hasi da.
(7′) 0-1. GOOOOOOOOOOOLA. Ibarraren erdiraketa eta Paulitaren gola bere atean.
(21′) 0-2. GOOOOOOOOOOOOLA. Ibarraren erdiraketa eta Nekaneren burukada, sareetara.
13:31. Bigarren zatia hasi da.
(61′) Aldaketa: Lizaso Ibarraren ordez.
(61′) Txartel horia Virgyri.
(67′) Txartel horia Maiteri. (Sporting)
(84′) Aldaketa: E.Merino Morazaren ordez.
(88′) Aldaketa: Maite Oroz Nekaneren ordez.
(90′) Aldaketa: Maddi J.Flavianoren ordez.
AMAIERA

