Athletic Club

Gehiegizko zigorra Gasteizen

Gehiegizko zigorra Gasteizen

Deportivo Alavesek 3 Bilbao Athleticek 0 Bilbao Athleticek 3-0 galdu du Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka….

Deportivo Alavesek 3 Bilbao Athleticek 0

Bilbao Athleticek 3-0 galdu du Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka. Morak, Julik eta Garciak egin dituzte partidako golak, etxekoek atera jaurti duten hiru saiakeretan izan bada ere.

Oreka nagusi zela partidan, baina ordu laurdenean Sergio Morak korner baten osteko aldaratzearen errematea sareetara desbideratu. Hortik aurrera arabarrak atzean sartu dira, hori bai oso ordenaturik, arerioaren hutsaren zain eta horrela gertatu da hamar minutu beranduago: kontrako falta batean zurigorriak ez dira adi ibili eta Julik eskuinkada sareetara eskoadratik bidali du. Bigarren zatian epaileak zalantzarako penaltia seinalatu du eta Manu Garciak hirugarrena ezarri du markagailuan.

Gehiegizko zigorra etengabe saiatu den Bilbao Athleticentzat, etxekoen areara askotan heldu dena, baina golen saririk gabe geratu dena. Borrokan segitzea baino ez dago, hurrengoan igandean San Mamesen Albacete Balompieren aurka.