Itzulia hasi zen bezala amaitu da
CD Tenerifek 2 Bilbao Athleticek 0 Bilbao Athleticek 2-0 galdu du CD Teneriferen aurka Heliodoro…
CD Tenerifek 2 Bilbao Athleticek 0
Bilbao Athleticek 2-0 galdu du CD Teneriferen aurka Heliodoro Rodriguez Lopez futbol zelaian. Lozanok eta Yerayk, bere atean, egin dituzte partidaren golak.
Lehen itzulia hasi zen bezala amaitu da, porrotarekin eta ezaguna den eskenatokia berrikusi zen. Partida orekatua, baina etxekoek izugarrizko norgehiagoka egin gabe partida alde ipini zuten eta osteko erreakzioa ez zen nahikoa izan punturik urratzeko.
Lehiaren alderik onena Jonas Ramalhoren eta Martin Bengoaren itzulera izan zen lesio luzeak atzean utzi ondoren. Okerrena Oscar Gilek ikusi zuen txartel gorria, larunbatean Gironan jokatu gabe utziko duena.

