Lehen garaipena etxetik kanpo
RCD Mallorcak 2 Bilbao Athleticek 3Bilbao Athleticek 2-3 irabazi dio RCD Mallorka taldeari Iberostar Estadin….
RCD Mallorcak 2 Bilbao Athleticek 3
Bilbao Athleticek 2-3 irabazi dio RCD Mallorka taldeari Iberostar Estadin. Markel Etxeberriak, Gorka Santamariak eta Mikel Vesgak egin dituzte gure taldearen golak eta Lagok eta Aveldañok etxekoenak.
Lehoikumeek etxetik kanpoko lehen garaipena erdietsi dute eta aste luzez punturik gabeko merezimenduak egin ostean, saria heldu da.
Joaneko partidan gertatu zen legez, Bilbao Athleticek beste hiru gol sartu dizkio Mallorkari, baina honetan partida bi aldiz ipini zaio aldapaz gora, zati bakoitzaren hasieran konkretuki. Etxekoen lehen golaren ostean Markel Etxeberriak izugarrizko gola egin du ezkerrez, eskuin albokoen marka omen.
Hala eta guztiz ere, bigarren zatiaren hasiera eskasa izan da ere, eta Aveldañok, nahiko erraz, bi eta batekoa ezarri du, baina erantzuna tamainakoa izan da. Santamariak lehen eta gero Vesgak aurreko partidetan aurreikusi zena egiaztatuz: taldeak neurria ematen du, heziketa prozesuak segitzen du eta, gabeziak gabezi, inoiz ez du amorerik ematen.
Norgehiagokako alderik txarrena Urtzi Iriondok ikusi duen bosgarren txartel horia. Beraz ezin izango du egon larunbatean 18:00etan Real Valladoliden aurka San Mamesen.

