
Beste porrot bat gutxieneko aldearekin
Beste porrot bat gutxieneko aldearekin
Numantziak 3 Bilbao Athleticek 2 Bilbao Athleticek 3-2 galdu zuen CD Numanciaren aurka Los Pajaritos…
Numantziak 3 Bilbao Athleticek 2
Bilbao Athleticek 3-2 galdu zuen CD Numanciaren aurka Los Pajaritos futbol zelaian. Villalibrek eta Guarrotxenak, penaltiz, egin dituzte gure taldearen golak eta Alegriak eta Julio Alvarezek etxekoenak.
Partida ezin hobeto hasi da kontraeraso azkar batean Villalibrek Munirrekin aurkitu duen banan-banakoa arrakastaz amaitu duenean. Dena den ez da lehen zatirik osoena izan eta azken txanpan Alegriak banakoa ezarri du.
Bigarren zatia ez da txarto hasi, baina taldea hobekien zela, Julio Álvarezen boleak taldekide baten gorputzean jo du eta sareetara joan da. Bilbao Athletic aldaketa taktikoa egitean etxekoen hirugarren gola heldu da, zalantzazko penalti baten bitartez bada ere.
Ostean Pedrazak bigarren txartel horia ikusi du eta lehoikumeek erasora jo dute. Guarrotxena arean bultzatu dute, eta Ikerrek berak sareetara bidali du. Tamalez, azken hamar minutuak alferrikako lanean pasatu dira.
