Bigarren garaipena jarraian
Bilbao Athleticek 2 Real Oviedok 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Oviedo taldeari San…
Bilbao Athleticek 2 Real Oviedok 1
Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Oviedo taldeari San Mamesen. Oscar Gilek 2 eta Seguinek gure golak egin dituzte Tocherena ezerezean uzteko.
Erronka zaila zen gure taldearentzat, baina azkenean lehendabizikoz bi garaipen jarraian pilatu dira eta, iragarrita zegoen legez, taldeak ez du inoiz amorerik ematen, bisitaria faboritoren ikurra eta inguruko elementu guztiak alde izan arren.
Partida oso ona egin du Bilbao Athleticek, are gehiago zero eta batekoa nolakoa izan den kontuan hartuta, Yerayk buruz baloia Remirori utzi nahian motzegi laga dionean Tocheri. Etsipenak ez du tokirik aurkitu lehoikumeen jokoan eta gero eta gorago joan dira. Atsedenaldia baino lehen Gilek buruz banakoa ezarri du, baina aukerak egon dira aurretik ere ipintzeko.
Ez da gertatu, ezta bigarren zatiaren hasierako minutu oldarkorretan, baina Seguinek bigarrena egin du partida amaitzeko ordu laurden bat falta zela. Zailena. Eta gaurkoan bai, abantailari eutsi zaio merezitako hiru puntuak eskuratzeko.
Bederatzi partida falta dira eta hurrengoa arerio zuzen baten aurka izango da Gironan Llagosteraren aurka.

