Dena pikutara bi minututan
UE Llagosterak 2 Bilbao Athleticek 1 Bilbao Athleticek 2-1 galdu du UE Llagostera taldearen aurka…
UE Llagosterak 2 Bilbao Athleticek 1
Bilbao Athleticek 2-1 galdu du UE Llagostera taldearen aurka Palamoseko Nou Estadin. Aketxek egin du gure gola eta Yerayk, bere atean eta Benjak etxekoenak. Kolpe latza, galtzeaz gain, baina batez ere porrota nola heldu den ikusita.
Hirugarren garaipena jarraian gertu egon da. Lehoikumeek hasieratik hartu dute partidaren ekimena eta, lehen zatiko azken hamar minutuak kenduta, atsedenaldian zegoen zentzazioa positiboa zen.
Ildo horretatik aldageletatik irten eta berehala Aketxek zero eta batekoa egin du, urrutitik egindako izugarrizko jaurtiketari esker. Llagostera erreakzionatzen saiatu zen, baloi bat zutoinera bidali zuen eta hiru aldaketak egin zituen. Zurigorriek ondo maneiatzen zuten lehia. Esaterako Villalibre eta Seguinek kontraeraso bana izan dute, baina ez dute asmatu.
Halaber Aketxek baloia faltaz langara bidali du, baina hortik gutxira, partidaren azken txanparen atarikoetan, Yerayk baloia bere atean sartu du erdiraketa bat urrundu nahian eta, zelaian lekua berrantolatzeko ia astirik gabe, Benjak errebote bati esker Remiroren aurrean geratu da bigarrena egiteko.
Dena pikutara bi minututan. Hortik aurrera nahi eta ezin eta, gainera Oscar Gilek bi txartel hori ikusi ditu, baita bizpahiru minututan ere. Berriro indarrak pilatzeko beharra etorkizunari begira eta hurrengo erronka Mirandes larunbatean San Mamesen.

