Esku hutsik Lugotik
CD Lugok 2 Bilbao Athleticek 0 Bilbao Athleticek 2-0 galdu du CD Lugoren aurka Anxo…
CD Lugok 2 Bilbao Athleticek 0
Bilbao Athleticek 2-0 galdu du CD Lugoren aurka Anxo Carro futbol zelaian. Caballerok eta Juanluk, penaltiz, egin dituzte golak. Emaitzak askotan biziduguna berpiztu baino ez du egin: jokoa kontrolatu, aukerak izan eta arerioaren bi atzaparkada lehia erabakitzeko.
Hasiera hasietarik talde bien asmoak agerian geratu dira. Bilbao Athleticek, beste behin ere, sailkapena bazterrean utzi du eta aurrera baino ez du begiratu. Logikoena aurretik ipintzea zen, baino Robertok zapuztu egin du Aketxeren aukera bosgarren minutuan.
Ostean Robertok berak Vesgaren burukada ezerezean utzi du eta, ostean, lehen abagunean Caballeroren burukadak bat eta zerokoa ezarri du.
Olaetxeak berdinketa ezartzeko aukera izan du, baina baloiak langa jo du. Gutxienez Pitaren jokaldi bikainak Jon Ander aurkitu du bidean atsedenaldira joan baino lehen.
Aldageletatik bueltan Lugok atzera jo du eta ondo defendatzeaz gain, gainera Robertok Guarrotxena eta Villalibreren abaguneak desbideratu ditu. Minutuak aurrera joan ahala gauzak okertu dira, Saboritek, minduta, zelaia utzi behar izan duelako, hiru aldaketak eginak zeudela. Gainera, azken txanpan epailea nabarmendu da: Iriomek bere burua arean bota du eta barkamena eskatzeko altxatzen ari zela… epaileak penaltia seinalatu du.
Ostegunean, San Mamesen lanak direla eta, Lasesarren Deportivo Alaves liderra bisitari izango dugu.

