
Athleticen argibideak Europako Batzordearen oharra dela eta
Athleticen argibideak Europako Batzordearen oharra dela eta
Europako Batzordeak argitaratu duen prentsa-oharra dela eta, eta hainbat hedabidetan egin diren interpretazio okerrak kontuan…
Europako Batzordeak argitaratu duen prentsa-oharra dela eta, eta hainbat hedabidetan egin diren interpretazio okerrak kontuan hartuta, futbol profesionaleko klubak eta kirol elkarte anonimoak alderatuz Athletic Clubengan eragina duen ikerketari dagokionez, honako argibide hauek jakinarazi nahi ditugu:
1.- Europako Batzordeak ez dio inolako erabakirik jakinarazi Athletic Cluberi, eta une honetan Batzordeak berak argitaratu duen prentsa-oharra baino ez daukagu.
2.- Athletic Club irabazi-asmorik gabeko kirol elkartea da, beren bazkideek erabaki zuten legez, bere izaerari dagokionaren arabera zerga-betebeharrak likidatu eta ordaindu dituela, uneoro aplikatu zekiokeen eta dakioken legedia betez.
3.- Athletic Cluben kasuan ez dago inolako kopururik Administrazioak eska dezakeena ordaindu gabeko zergak direla eta. Beraz, erabakiak ez dauka inolako eraginik aurretiko zergen likidazioaren ondorioz.
4.- Jakin bezain laster, Athletic Clubek erabakiaren nondik norakoak aztertuko ditu, haren interesen defentsan eman beharreko hurrengo pausoak zehazteko asmoz.
