Herriz Herri en Mungia
Irailaren 11ko goizean Herriz Herri ekimenaren lehen edizioa burutu da Mungian. Ekimena jolas-ekintza multzo bat…
Irailaren 11ko goizean Herriz Herri ekimenaren lehen edizioa burutu da Mungian. Ekimena jolas-ekintza multzo bat da, hurrengo hilabeteotan Bizkaiko zenbait herritara txandaka joko duena.
Inaugurazio ekitaldian Ricardo Mendiguren (Athletic Club Fundazioaren zuzendaria) eta Alaitz Erkoreka (Mungiako Udaleko alkate-ordea)
Mungiako umeek (hiru eta zortzi urte bitartekoak) jokoguneez, giza-futbolinaz, txikigunez, aurpegi-pintaketaz, iturri eta irudi tailerrez, photocall-ez eta trebetasun jokoan baloi adimenduaz gozatzeko aukera izan dute.
Athletic Herriz Herri ekimenaren asmoa da txikienentzat gozatzeko jolasgunea sortzea, futbolaren ideia jokoa dela azpimarratuz, eta horrela, bere irudi profesionaletik aldenduz. Era berean, jarduera bakoitzean, oro har kirolak, eta bereziki Athletic Clubek irudikatzen dituen baloreak nabarmenduko dira, esaterako, adiskidetasuna, elkarlana, ahaleginaren kultura edota ezberdinarekiko errespetua.

