Batzorde nagusiaren eraketa
2017/18, 2018/19, 2019/20 ETA 2020/21 DENBORALDIETAKO BATZORDE NAGUSIAREN ERAKETAHonakoaren bidez jakinarazten zaio bazkide orori Bazkideen…
2017/18, 2018/19, 2019/20 ETA 2020/21 DENBORALDIETAKO BATZORDE NAGUSIAREN ERAKETA
Honakoaren bidez jakinarazten zaio bazkide orori Bazkideen Batzorde Nagusia 2017ko uztailaren 1ean eratuko dela.
Borondatezko hautagai-zerrendak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 15ean amaituko da.
Hauteskunde batzak egin duen zerrendan adinez nagusi den eta klubean urtebeteko antzinatasuna daukan bazkide oro aurkeztu ahal izango da Batzorde Nagusiko kide izateko, beti ere eskabide baldintza berberak betetzen dituzten bederatzi bazkidek izenpetuta aurkezten badu. Bazkide hautagaiak, halaber, arestian aipaturiko agiri ofizial berberean bere onarpena formalizatu beharko du.
Agiri ofizialak klubak berak emango ditu apirilaren 12tik aurrera eta berorietan bazkide aurkezleen izen-abizenak eta sinadurak agertu beharko dira, indarreko NANaren fotokopiarekin batera. Hautagiak bere hautagaitza inprimaki bakar batean aurkeztu beharko du.
Beste edozein bazkide baten hautagaitzarako sinadura emanda daukan bazkideak ezin izango du batzordekide hautagaia izan, ezta bere sinadura beste hirugarren bati eman.Bazkide aurkezleren batek hautagai bi edo gehiago aurkeztuko balitu, biak deuseztatuko lirateke, beste batzuek ordezkatu ezean. ko ez balituzte.
837 hautagai baino gutxiago aurkeztuz gero, ordezkaritza murriztua ez izatearren, kopurua hori Notario baten aurrean egindako zozketaz osatuko da, Zozketa klubaren egoitzan eta jendaurrean egingo da eta, beharrezkoa izanez gero, iragarki-taulan eta Klubaren webgune ofizialean iragarriko da.
Eskabide guztiak egiaztatu eta, hala badagokio, zozketa egin ostean, emaitza Iragarki-taulan iragarriko da eta bazkideek emaitza ikus dezakete Klubaren webguneko Bazkideen Txokoan eta pertsona interesatuei jakinaraziko zaie, gutun ziurtatu baten bidez, klubak agintaldi honetan egiten dituen batzorde nagusi guztietan bazkide-ordezkariak izango direla. Erreklamazioak Hauteskunde Batzan aurkeztu ahal izango dira egutegiko zazpi eguneko epean, izendapenak argitaratu eta biharamunetik zenbatuta, Hauteskunde Batzaren aurrean ziozko helegitearen bitartez, eta gehienez bost eguneko epean ebatziko da.
Agintaldia lau denboraldirako izango da.
HAUTESKUNDE BATZAK

