
Dena prest Panathinaikos FC-ren aurka jokatzeko
Dena prest Panathinaikos FC-ren aurka jokatzeko
Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Panathinaikos FC UEFA Europa Leagueren play-offeko errondaren itzulikoari dagokion…
Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-Panathinaikos FC UEFA Europa Leagueren play-offeko errondaren itzulikoari dagokion partidarako (20.45, Benoît Bastien -FRA- San Mames, Bein Sports).
Abuztuaren 24an, ostegunean, UEFAren arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Anna Bordiugova UEFAko delegatu ukraniarraren agindupean.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu, eta atezainak elastiko, praka eta galtzerdi urdinez joango dira. Panathinaikos FC taldearen aldetik kamiseta, prakak eta galtzerdiak orlegiak izango dira. Atezainei dagokienez, horiz jantziko dira.
Zelaian 100 zale greziar inguru egongo dira. Zeru lainoturik Bilbon, 22 gradu, partidaren ordurako 20 espero badira ere.
Klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala izango du Ibaiganen Panathinaikos FC-eko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin abuztuaren 24an bertan.
