undefined

Letrak eta Futbola 2017

Letrak eta Futbola 2017

Gaur arratsaldean, asteartean, urriak 10, Letrak eta Futbola edizio berria aurkeztu da, Athletic Club Fundazioak…

Gaur arratsaldean, asteartean, urriak 10, Letrak eta Futbola edizio berria aurkeztu da, Athletic Club Fundazioak eta Foru Liburutegiak antolatutako literatura eta futbol topaketak. Aurkezpenean topaketa bat egin da David Safier egilearekin, San Mameseko VIP Arean, eta literaturaz, futbolaz eta umoreaz hitz egin du Txani Rodríguez kazetariarekin.
Lehenago, Athletic Clubeko zuzendari eta Athletic Club Fundazioko nagusi Jokin Garateak Letrak eta Futboleko 2017ko edizioa zertan den azaldu du.

Azaroaren 20, 21, 27 eta 28an egingo da Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian. Aurten hainbat egile izango ditugu gure artean, hala nola, Jonathan Wilson, Michael Calvin, Sid Lowe, Miqui Otero, Laura Fernández, Jon Maia, Juan Luis Zabala, Gari, Miguel Angel Ortiz eta Belen Gopegui. Futbolaren eta letren arteko harremanaz eta gizarte garaikideaz arituko dira, ikuspuntu eta planteamendu desberdinetatik abiatuta.
Bestalde, 2017ko Letrak eta Futbola ekimenak Athletic Irakurketa Kluba izango du, hau da, irakurketa sustatze aldera Fundazioak duela hiru urte abiatu eta urtero martxan jartzen duen kanpaina. Horri esker, edozein pertsonak dauka aukera Athleticeko jokalariei liburuak gomendatzeko, Letrak eta Futbola webgunearen bidez. Jasotako iradokizunen artean, jokalari bakoitzak liburu bat aukeratuko du eta hautaketa hori oinarri hartuta, Fundazioak irakurketa kluba antolatuko du. Aurten lehenengoz, Athletic Irakurketa Kluba denboraldi osoan zehar egongo da martxan, jokalariak banan-banan iragarriko baitira datozen hilabeteetan. Lehena Mikel Rico da, eta dagoeneko irakurtzeko iradokizunak egin ahal zaizkio webgune honetan: letrasyfutbol.com

Azkenik, Letrak eta Futbola ekimenaren harira, “Replay” ipuina argitaratuko da. David Safierrek idatzi zuen parada horretarako San Mameseko zelai erdian, eta 20.000 ale banatuko dira Bilbon azaroaren 13tik aurrera, liburutegi, liburu-denda eta bestelako guneetan.
Athletic Club Fundazioak eta Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatu dute Letrak eta Futbola ekimena, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babes nagusia dauka, baita Hotel Melia, BCD Travel eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Irakurketa eta Liburuaren Behatokiaren babesa ere. Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie babesleei haien laguntza itzelagatik.
Informazio, albiste eta berri gehiagotarako, jo webgune honetara: www.letrasyfutbol.com