undefined

Penaltietan zorteak bizkarra eman dio taldeari

Penaltietan zorteak bizkarra eman dio taldeari

Athletic Clubek penaltietan galdu du FC Bartzelonaren aurka Reusen, arauzko denboraren ostean bina berdindu eta…

Athletic Clubek penaltietan galdu du FC Bartzelonaren aurka Reusen, arauzko denboraren ostean bina berdindu eta gero. Eunatek eta Luciak egin dituzte gure taldearen golak. Mariona eta Martens izan dira talde katalanaren golegileak. Penaltietan FC Bartzelonak lau penalti sartu ditu eta gure taldeak hiru. Zuri-gorriek ezin izan dute Kopako finalera iritsi, izugarrizko partida ona egin duten arren. Lehen zatian Barça nagusi izan da, lehen gola azken txanpan eta estrategiako jokaldiaren ondorioz heldu bada ere.

Bigarren zatian, aldiz, gure jokalariek primeran eutsi diote erronkari, azken asteko neurketen nekea gaindituz. Lehen zatian bezala, gola azken txanpan heldu da, kasu honetan estrategian ere, Eunatek faltaz gol ona egin baitu. Luzapenean FC Bartzelonaren indarra inposatuko zela zirudien, batez ere bere lantaldearen sakontasuna kontuan hartuta. Are gehiago Martensek kalitate handiko gola egin duenean. Athleticek ez du amorerik eman eta ia hurrengo jokaldian Luciak kontraeraso azkar bat biribildu du. Hortik penaltietara eta, hor eta Barçaren aurka, ohiturarik txarrena errepikatu da, hots, beste batean beharko duela izan. Gure emakumezkoen taldeak dena utzi du zelai gainean eta horren aurrean, gehiagorik ezin eskatu.