undefined

Athletic penaltietan sailkatu da Kopan

Athletic penaltietan sailkatu da Kopan

Athleticek final-laurdenetarako txartela eskuratu du Betisi penaltietan irabazi ondoren. Etxekoek hiru golen abantaila lortu dute,…

Athleticek final-laurdenetarako txartela eskuratu du Betisi penaltietan irabazi ondoren. Etxekoek hiru golen abantaila lortu dute, Priscilaren golei esker, baina Nekanek (2) eta Garazik penaltiz kanporaketa berdindu dute.

Partidaren lehendabiziko minutuak zuri-gorriarenak izan dira, Erinaren areatik hurbil ibili dira baina ez dituzte aukerak aprobetxatu aurrera joateko markadorean. Hala ere, Betisek abantaila atera du Priscilak areatik kanpoko jaurtiketa batez.

Bigarren zatian Joseba Agirreren taldeak ez du denborarik izan partida berdintzeko eta Priscilak beste bi gol egin ditu andalutziarren garaipena sendotzeko. Kanporaketa erabakita zegoela zirudienean, Joseba agirreren taldeko erreakzioa azaldu da: Nekanek area barruan errematatu du jaurtiketa bat lehena egiteko; bi minutu beranduago, jokalari berak bigarrena egin du antzeko modu batean ezkerretik heldu zaio erdiraketa abantaila berriro murrizteko. M. Unzueri egindako penalti bati esker, zuri-gorriek kanporaketa berdindu dute.

Norgehiagoka luzapenera joan da, eta golik egon ez denez, penaltien txandan erbaki da irabazlea. Athleticen aldetik Sierrak eta V. Gimbertek bere jaurtiketak huts egin dituzte eta garazik, Damarisek, Leiak eta M. Unzuek asmatu dituzte. Betisen, aldiz, Priscilak, Irenek eta Paulak ez dituzte huts egin, baina Ainhoa adi ibili da Ana Gonzalez, Rocio eta Van Dongenenak gelditzeko.