undefined

Ibai Gomez Athletic Clubera itzuli da

Ibai Gomez Athletic Clubera itzuli da

Athletic Club eta Deportivo Alaves akordio batera heldu dira Ibai Gomez jokalariak gurean joka dezan….

Athletic Club eta Deportivo Alaves akordio batera heldu dira Ibai Gomez jokalariak gurean joka dezan. Santutxuko jokalariak kontratua sinatuko du 2022ko ekainaren 30era arte.

Athletic Clubek eta jokalariak kontratua diru kopuru bat ordainduta aldez aurretik iraungitzeko aukera ezabatzea adostu dute eta, beraz, ez da etete-klausularik egongo.

Jokalariaren aurkezpen ofiziala urtarrilaren 11an, ostiralean, 9:00etan, izango da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. Gaurkoan sendagileen azterketa pasatuko du jokalariak.

Ibai Gomezek 19 zenbakia eramango du eta etxera itzuliko da Deportivo Alavesen arrakasta lortu eta gero, orain arte gurean 2010/11 denboralditik 2015/16ra arte egindakoa hobetzeko asmoz: 145 partida ofizial izan dira 17 gol lortuz (13 gol Ligan, 3 UEFA Europa Leaguen eta 1 UEFA Champions Leaguen)

Ibai Gomez