undefined

El Correo 2018 sariak, Joxe Anjel Iribar eta Lucia Garciarentzat

El Correo 2018 sariak, Joxe Anjel Iribar eta Lucia Garciarentzat

El Correo egunkariak antolaturik, jende asko bildu zen Bilboko BBK Aretoan 2018 urteari zegokion Kirolaren…

El Correo egunkariak antolaturik, jende asko bildu zen Bilboko BBK Aretoan 2018 urteari zegokion Kirolaren Galan parte hartzeko eta bertan Athletic Club protagonista nagusietako bat izan zen.
Gure aldetik pertsona bik jaso zituzten sariak: Joxe Anjel Iribarrek eta Lucia Garciak.

“Makala”-k, Presidentetzaren albokoa, legenda zuri-gorria eta gure 121 urteko historian partida gehien jokatu dituena, 614 hain zuzen ere, haren ibilbidearengatiko saria jaso zuen txalo zaparrada artean.

Aldi berean Lucia Garcia Cordoba jokalariak 20 urte azpiko azpitxapelduna izan zen espainiar selekzioaren, eta horren ondorioz saria eman zioten. Dena den, espainiar selekzioak Amerikako Estatu Batuetako selekzioaren aurka jokatu behar zuen partida zela-eta ezin izan zuen saria pertsonalki jaso. Haren izenean Ainhoa Tirapu kapitainak eta Joseba Agirre entrenatzaileak hartu zuten.
Bizkaitar kirolaren jaian, saritutako pertsonez gain, Aitor Elizegi presidentea izan zen gure klubaren ordezkaritzaren buru. Harekin batera Begoña Castaño, María Tato, Itziar Villamandos, Goyo Arbizu, Jorge Gomez, Iker Goñi eta Tomás Ondarra batzakideak egon ziren presente. Halaber gizonezkoen taldeko Markel Susaeta kapitaina, Aritz Aduriz eta Oscar de Marcosekin batera egon ziren. Emakumezkoen taldearen partetik Joseba Agirre entrenatzailea; Ainhoa Tirapu eta Marta Unzue jokalariak eta Iraia Iturregi prestatzaile fisikoa bertaratu ziren. Arestian aipaturikoekin batera Juan Carlos Ercoreca, Manolo Delgado eta Andoni Ayarza, eta Athletic Clubeko jokalari ohi asko ere gonbidatuen artean zeuden.