undefined

Iribar, Rojo eta Etxebe, Susaetarekin 500 partidak eskertzeko

Iribar, Rojo eta Etxebe, Susaetarekin 500 partidak eskertzeko

Datorren igandean, partida hasi baino lehen, Athletic Cluben historian partida ofizial gehien jokatu duten legendazko hiru jokalariek Markel Susaetari 500 partida betetzeagatik oroitzapenezko garaikurra emango diote.

Datorren igandean, partida hasi baino lehen, Athletic Cluben historian partida ofizial gehien jokatu duten legendazko hiru jokalariek, Joxe Anjel Iribarrek (614), Txetxu Rojok (541) eta Joseba Etxeberriak (514), Markel Susaetari 500 partida betetzeagatik oroitzapenezko garaikurra emango diote. Susaetak Sevillaren aurkako Kopako itzulikoa hamaikakoan jokatu zuen, eta partida jakin horretan erabilitako kapitainaren jatorrizko besokoa aintzat hartuz, Klubek lan artistiko bat enkargatu du.

Bertan, San Mames zaharraren harri bat, laser bidez grabatutako haritz-zur idulki bat eta efemeridearekin erlazionatutako datuak agertzeaz gain, beste hiru kapitainen sinadurak ere badaude: Iker Muniain, Ander Iturraspe eta De Marcos. Hegaleko eibartarra, 31 urte dituela, Athletic Cluben 121 urtetako bizitzan 500 partidetara heldu diren bost jokalariren artean dago. Podiumean dauden arestiko hirurak ez ezik, Susaetari merezitako saria emango diotenak, Andoni Iraola (510) ere gehitu beharko genuke, baina Zipren dagoenez barkamena eskatu du ezin delako etorri.

2007ko irailaren 2an debuta egin zuenetik (FC Bartzelona 3 Athletic Club 1) XXI. mendeko gure Klubaren jokalari nabarmenetarikoa den Markel Susaetari egingo zaion omenaldian parte hartu nahi duten zaleei zelaira aurrerapen nahikoarekin etortzeko eskatzen diegu.