undefined

Dena prest Genuine taldearen abentura berri baterako

Dena prest Genuine taldearen abentura berri baterako

Kirol munduan alaitasuna kutsatu eta zabaltzeko eredu garbirik baldin badago, egungo Fair Play sariduna den…

Kirol munduan alaitasuna kutsatu eta zabaltzeko eredu garbirik baldin badago, egungo Fair Play sariduna den Athletic Club Fundazioaren Genuine taldea adibiderik deigarriena litzateke. Bat eginik sutsuki jokatzen duen talde honek modu natural eta egiazkotasunez defendatzen du kirolak duen jolas izaera. Asteburu honetan Galizan jokatuko den La Ligaren bigarren faserantz abiatu aurretik, taldeak Aitor Elizegi eta Juan Carlos Ercorecaren bisita jaso zuen. Denek, elkarrekin barre, algara eta emozioz betetako uneak bizi izan zituzten. Aldagelan bat eginik, Presidenteak orain arte egin duten moduan gozatzen jarraitzeko eskatu zien jokalari guztiei, balioak emaitzen gainetik ipiniz. Izan ere, Genuine talde zuri-gorria beti da irabazle, zuri-gorrien partida oro bizitzaren eta alaitasunaren ospakizuna baita. Azken finean, Fundazioaren taldeak islatzen duen laguntasun eta kiroltasun irudia Athletic Clubako betiko ereduak izan dira.

Abenturaz betetako espedizio zirraragarri baten modura bizi duten Genuine taldearen bidaia berri honetan, desgaitasun intelektuala duten erakunde ezberdinetako 16 jokalarik hartzen dute parte (Geu-Be, Adizmi, GAUDE, Gorabide eta Sindrome de Down Fundazioa). Athletic Cluba, bere gizarte proiektuetan erakunde hauekin estuki elkarlanean ari da (https://www.athletic-club.eus/eu/fundazioa/proiektu-sozialak), eta besteak beste Lezaman jokatzen den Ahalegina Kopa antolatzen du.

Lehen fasearen ostean, Genuine LaLiga bi multzotan banatu da, eta Athletic Club Fundazioa Adiskidetasun Multzoan dago SD Huesca, CF Reus, Sevilla FC, UD Almería, UD Las Palmas, Real Zaragoza, Fundación Málaga, Deportivo Alavés, RC Deportivo de la Coruña, Xixongo Real Sporting, Levante UD, SD Eibar Fundazioa eta Real Valladolidekin batera.