undefined

Kenan Kodro: “Hau niretzako saria da”

Kenan Kodro: “Hau niretzako saria da”

Gaur goizean, San Mamesen, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak eta Rafa Alkorta kirol zuzendariak, Kenan…

Gaur goizean, San Mamesen, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak eta Rafa Alkorta kirol zuzendariak, Kenan Kodro (Donostia, 1993/08/19) 2022ko ekainaren 30era arte (hiru denboraldi eta erdi) Athletic Clubeko jokalari modura aurkeztu dute. San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan egindako aurkezpenaren ostean, jokalariak lehenengo aldiz elastiko zuri-gorria jantzi du soropilean argazki saioa egiteko.

Euskal aurrelariaren hitzetan “fisikoki zein mentalki sasoi bikainean nago”, eta zaleei “nire lana egin ditudan, egiten ditudan eta gaurtik aurrera Athletic Cluben elastikoarekin egingo ditudan merituen arabera aintzat hartzeko” eskatu die. Bere joko motaren estiloaz galdetuta Kenan Kodrok berak bere burua honela ikusten du: “mugimendu anitzeko aurrelaria naiz, elektrikoa, zango biekin jaurtitzen trebea eta jokalari sutsua”. Donostiarraren esanetan bere jokoa guztiz bat dator Gaizka Garitano entrenatzaileak Athletic Clubentzat ezarri duen futbol ereduarekin.

Bestalde, Aitor Elizegi presidenteak Ligako lehiakortasuna goraipatzeaz gain, Kenanen fitxaketaren zergatia honako hitzekin azaldu du: “denboraldia amaitu bitartean ditugun datozen hilabete erabakiorretan Kodrok gurekin lehiatzeko duen grina eta datozen hiru denboraldietan garrantzitsua izateko duen helburua aintzat hartzekoa eta taldearentzat onuragarria izango da”.

Azkenik, Rafa Alkortak gaurko aurkezpenaren nondik norakoak azaltzerakoan ondorengoa azpimarratu nahi izan du: “Kenan Kodro aukera ona da eta Gaizka Garitanoren ustez ere fitxaketa aparta da. Aurrelariak adin egokia dauka, eta atzerrian jasotako esperientziek eta Bosniarekin nazioarte mailan jokatutako neurketek, ziur jokalari modura, plusa eman diote”. Athletic Clubeko kirol zuzendariaren esanetan “fitxaketa hauek ez dute inoren ibilbidea oztopatzen, hemen denek lan egiten baitute hamaikakoan sartzeko. Berria den norbait etortzen denean konpetentziak gora egiten du, eta hau azken finean taldearen maila igotzeko aproposa da.