undefined

FC Bartzelonaren objektuak bazkari ofizialean

FC Bartzelonaren objektuak bazkari ofizialean

FC Bartzelonak Athletic Clubentzat gure urteurrenetan eskainitako opariak dira: 50, 75 eta 100 urtebetetzearenak.

FC Bartzelonaren aurkako partidarekin bat eginez, Aitor Elizegi presidentea eta Jordi Moix gorri-urdinen presidenteordea buru izan diren zuzendaritza-batzordeen bazkarian, Athletic Cluben eta Museoaren jabe diren zenbait objektu historiko jarri dira Ibaiganeko txokoan. Horiek guztiak gaur bisitari dugun taldearekin zerikusia dituzte.

Oraingoan, FC Bartzelonak Athletic Clubentzat gure urteurrenetan eskainitako opariak dira: 50, 75 eta 100 urtebetetzearenak.

Horietako bi 50. urteurrenekoak dira (1948): Moreneta – Montserrateko Ama Birjina, Catalunyako patroia, Nou Campeko aldagelen irteeran kapera duena- eta FC Bartzelonaren banderatxoa, 1899an inauguratu zenekoa. Garai hartan, Bai Athletici bai Barçari, Francoren erregimenak izenaz aldatu ziela aipatzekoa da (Atletico eta CF Barcelona, FC Barcelonaren ordez).

Anforatxoa 1973koa da, Athleticeko 75. urteurrena zela medio. Urte horretan Athleticek jatorrizko izena berreskuratu zuen jada, FC Bartzelonak geroago berreskuratu zuen bitartean.

Erretilua Athleticeko Mendeurrenarena da (1998), eta orduko Barçaren presidentea zen Josep Lluis Nuñezen esaldi bat agertzen da, erakunde gorri-urdinaren historian kargu horretan denbora gehien egondakoa.