undefined

Athletic Irakurketa Kluba: Ainhoa Tirapu

Athletic Irakurketa Kluba: Ainhoa Tirapu

Gaur arratsaldean, Pablo Auladellen irudiekin Begoña Ibarrolak idatzitako “Ausarten kluba” liburuari buruzko irakurketa kluba egin…

Gaur arratsaldean, Pablo Auladellen irudiekin Begoña Ibarrolak idatzitako “Ausarten kluba” liburuari buruzko irakurketa kluba egin da San Mamesen, eta bertan Ainhoa Tirapu Santutxuko Luis Briñas Eskola Publikoaren Lehen Hezkuntzako 4. Mailaren hirurogeita hamar ikasleekin solasean egon da. Ainhoak aukeratu zuen liburua, Athletic Irakurketa Klubera heldutako proposamen guztien artean. Ipuin horretan, Alan ikasgelaren azpiratzaileari auzardiaz eta irudimenaz aurre egiten dion mutikoaren istorioa kontatzen da.

Halaber, ikasleek kapitainarekin emakumezkoen futbolari buruz hitz egiteko aukera izan dute, eta Athletic Cluben atepeko ibilbide luzearen gainean galdetu diote. Ekitaldiaren ostean, bildutako eskola-umeek San Mames bisitatzeko eta Katedrala barrutik ezagutzeko aukera izan dute.