undefined

Eserlekuak aldatzeko prozesua

Eserlekuak aldatzeko prozesua

Athletic Clubek eserlekuak aldatzeko prozesuari ekingo dio Klubeko Bazkideek gaur egun dutenaren ezberdina den eserleku libre bat lortzeko aukera izan dezaten.

Athletic Clubek eserlekuak aldatzeko prozesuari ekingo dio Klubeko Bazkideek gaur egun dutenaren ezberdina den eserleku libre bat lortzeko aukera izan dezaten.

Eserleku aldaketa San Mamesen jokatuko den hurrengo partidarako gauzatuko litzateke, partida horretarako sarreren salmenta irekita ez badago aldaketa egiten den momentuan. Irekita egongo balitz, partida osteko astelehenean gauzatuko litzateke.

Prozesuan parte hartzeko era
Interesatuta den bazkideak bere Bazkide Kodea eta PIN zenbakia sartu beharko ditu www.athletic-club.eus Klubeko webgune ofizialeko Bazkideen Txokoan egongo den loturan eta bertan adieraziko diren argibideak jarraitu beharko ditu.

Prozesuan sartzeak ez du esan nahi gaur egun duen eserlekuari uko egiten dionik. Bazkideak aldaketa bilatzeko hitzorduan libre dauden jarlekuak ezagutu eta gero, duena mantendu edo aldaketa egin nahi duen erabakitzeko aukera izango du.

Libre dauden eserlekuak
Martxoaren 15an lekualdaketa egiteko eserlekuen zerrenda iragarriko du Klubak.

Deialdirako irizpideak
Apuntatzen diren Bazkideak antzinatasunaren arabera antolatutako zerrenda batean sartuko dira eta deituak izango dira zelai osoan libre dauden eserlekuen artean aukeratzeko.

Taldea egiteko aukera dute, nahi izan ezkero, eta nahiz eta talde izan, albo-alboan ez dauden eserlekuak aukeratu, beti harmaila berean dauden bitartean. Taldea dagoen kasuetan, taldearen Bazkide guztiek egin beharko dute aldaketa ala batek bera ere ez.

Antzinatasuna zehaztea
Antzinatasuna bazkide bat Klubean Bazkide Osoa bezala sartzen den egunetik (azkena bat baino gehiago badago) pasa den denbora da.

Antzinatasuna kalkulatzeko kontuan hartuko da sarrera datatik hasi eta zerrendak argitaratu (2019ko apirilaren 2a) bitarteko epea.

Talde bakoitzaren antzinatasuna kalkulatu ahal izateko taldeko kide guztien antzinatasuna batuko da (alta ematen den egunetik igarotako denboraren batura) eta taldea osatzen duen kide kopuruagatik zatituko da. Modu honetan, talde guztiak eta bakarkako bazkideak konparatu ahal izango dira.

Antzinatasuna kalkulatzean berdinketarik egongo balitz, antzinatasun handiena duen bazkidearen taldea (edo bakarkako bazkidea) deituko da lehenik.

Berdinketak jarraituko balu, 1etik gertuen dagoen kodea duen bazkidea kide den taldea (edo bakarkako bazkidea) deituko litzateke.

Mugikortasun murriztua
Mugikortasun zailtasuna duela ziurtatzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ziurtagiria duen Bazkideak, edo eskailerak igo eta jaisteko zailtasunak dituela dokumentuekin ziurtatu dezakeen Bazkideak, lehenengo harmailaren 26. lerroan aukeratu ahal izango du eserlekua. Leku hori kasu horietarako erreserbatuta dago

Eserleku aldaketa eskatzeko epea
Lotura Klubeko webguneko Bazkideen Txokoan martxoaren 1aren 10:00etan izango da erabilgarri eta martxoaren 29ren 12:00ak arte. Beranduago egindako eskaririk ez du baliorik izango inongo arrazoiagatik.

Zerrendaren argitaratzea eta deialdia
Bakarka edo taldeka eserleku aldaketa eskatu izan duten Bazkideen Zerrenda apirilaren 2an argitaratuko da Klubeko webgune ofizialean. Zerrenda Ibaiganeko Bazkideenganako Arretarako Bulegoan kontsultatzeko aukera izango da ere.
Bazkide kodea eta antzinatasuna (Bazkidearena edo egindako taldearena, kasuz kasu), azalduko dira.

Eskatzaileren batek ezarritako orduan ezinezkoa balu etortzea posta elektronikoz, telefonoz edo pertsonalki abisatzeko aukera izango du, hitzordua atzeratzeko.

Eserleku aukeraketa
Orokorki ez da ezinbestekoa Bazkidea bera hitzordura joatea. Bere ordez datorrena gaur eguneko Athletic Clubeko txartela eta datorren pertsonaren, indarrean dagoen, NANaren fotokopia aurkeztea nahikoa izango da. Adin eta antzinatasunagatik deskontu bat duten Bazkideen kasuan, aldiz, ezinbestekoa izango da, bai, pertsonalki etor daitezela. Bestela, ezinezkoa dela frogatu beharko da.

Aldaketa egin ezkero, kuota ezberdinen arteko erregularizazioa egingo da, gaur egun duen eserlekuaren kuotarena eta aukeratutako jarleku berriarenaren artean, alegia. Ordainketa edo kobrantza momentuan egingo da, txartelaz edo diruz.

Behin aldaketa eta erregularizazioa eginda, erabakia behinbetikoa izango da.

Beste gogoeta batzuk
Eserlekua aldatzen duten Bazkideek eserleku libreak utziko dituzte baina bere hitzordua beranduago duten Bazkideek ezin izango dituzte horiek aukeratu. Erreserbatuta geratuko dira hurrengo denboraldian izango den eserleku aldaketen prozesurako. Martxoaren 15an Klubak argitaratutako zerrenda izango da aukeratzeko balio duen bakarra.

Bazkideren batek beste bazkide batekin eserlekua trukatuko balu lekualdaketa prozesua hasi baino lehen, prozesua bukatuta ezin izango du berriro trukaketa egin bazkide horrekin. Era berean, prozesu hau bidean den bitartean ezin izango da trukaketarik egin.

Klubak, lanegun bakoitza bukatuta, libre zeuden eserlekuen hasierako zerrenda argitaratuko du, egun horretan eta aurrekoetan aukeratutako eserleku guztiak gorriz marraztuta.