Denboraldi berria

Athletic-Levante, Bizkaiko emakumezkoen futbolaren alde

Datorren martxoaren 31n Athletic Clubek eta Levante UD-k jokatuko duten Iberdrola Ligako partidaren diru-bilketa guztia, talde zuri-gorriak Bizkaia osoan banatuta dituen hitzartutako kluben artean banatuko da.

Athletic-Levante, Bizkaiko emakumezkoen futbolaren alde
Athletic-Levante, Bizkaiko emakumezkoen futbolaren alde
2019ko mar. 22a09:05

Datorren martxoaren 31n (igandea) Athletic Clubek eta Levante UD-k jokatuko duten Iberdrola Ligako partidaren diru-bilketa guztia, talde zuri-gorriak Bizkaia osoan banatuta dituen hitzartutako kluben artean banatuko da.

Honela, Athletic Clubek, bulegoetatik at urteetan zehar gure lurraldeko emakumezkoen 34 talde hauekin mantendu duen eta bizirik dirauen lotura sendotu nahi du. Izan ere beraien egituran eta azpiko mailetan egiten duten lana gure Klubaren oraina eta etorkizuna bizirik mantentzeko nahitaezkoa da.

Egun, gure senior talde bietan jokatzen duten hogei bat jokalarik, Lezamara iritsi aurretik, lehenengo urratsak hitzartutako talde hauetan eman zituzten. Oihane Hernandez, Damaris Egurrola, Eider Murgia eta Nerea Kortabitarte Erandioko Betiko Neskak taldean hasi ziren.

Ainhoa Alvarezek eta Alazne Gomezek Bilboko Begoñazpi-Merced klubean egin zuten debuta.

Bizkerre taldetik Andrea Sierra, Nerea Nevado, Naroa Uriarte, Eider Arana eta Ane Elexpuru etorri ziren gurera. CD Deriotik Leia Zarate dabil lehen taldean eta Irene Oguizak Ezkurdi KT taldetik Lezamara egin zuen jauzia. Arrate Juste, Nerea Bengoa eta Andere Leguina Leioako Emakumeak taldean aritu ziren, gure lehen taldeko atezainak SD Plentzian ere jokatu zuelarik.
Paula Esteban, Bea Ramos, Amaia Garcia, Oihane Valdezate eta Irune Maza Pauldarrak taldetik fitxatu zituen Athletic Clubek, eta Marta Perea hegalekoa CD Mungia taldean hasi zen bere trebetasuna erakusten.

Doako sarrerak hartu ondoren, bazkide zein zale orok partida ikusteko erosi beharreko sarreren salneurria 10 eta 5 euro bitartekoa izango da, 3€ 18 urte azpikoentzat.

Erlazionatutako albisteak
Athletic Club B, Emakumezkoen Euskal Kopako txapelduna
Athletic Club B, Emakumezkoen Euskal Kopako txapelduna
2019ko eka. 15a20:05

Athletic Club B, Emakumezkoen Euskal Kopako txapelduna

Athletic Club B taldeak 3-0 irabazi dio Aurrera Vitoriari Ellakuri futbol zelaian jokatutako Emakumezkoen Euskal…

Ikusi gehiago
Athletic Club B taldea, Emakumezkoen Euskal Koparen finalera
Athletic Club B taldea, Emakumezkoen Euskal Koparen finalera
2019ko eka. 8a19:24

Athletic Club B taldea, Emakumezkoen Euskal Koparen finalera

Athletic Club B taldeak Emakumezkoen Euskal Koparen finalerako txartela lortu du, SD Eibar garaitu ostean….

Ikusi gehiago
Emakumezkoen Euskal Kopa finalaurreko itzulerako partida, Lezaman
Emakumezkoen Euskal Kopa finalaurreko itzulerako partida, Lezaman
2019ko eka. 7a21:10

Emakumezkoen Euskal Kopa finalaurreko itzulerako partida, Lezaman

Athletic Clubeko emakumezkoen bigarren taldeak Emakumezkoen Euskal Koparen finalaurreko itzulerako partida jokatuko du Lezaman, larunbatean,…

Ikusi gehiago
Erika Vazquezek, Andrea Sierrak eta Andere Leguinak Athletic Clubekin berritu dute
Erika Vazquezek, Andrea Sierrak eta Andere Leguinak Athletic Clubekin berritu dute
2019ko mai. 31a16:37

Erika Vazquezek, Andrea Sierrak eta Andere Leguinak Athletic Clubekin berritu dute

Athletic Clubek beste bi urte luzatu ditu Andrea Sierra eta Erika Vazquezen kontratuak, eta urte…

Ikusi gehiago
Emakumezkoen Athletic Clubek azterketa medikoarekin amaitu du denboraldia
Emakumezkoen Athletic Clubek azterketa medikoarekin amaitu du denboraldia
2019ko mai. 31a15:07

Emakumezkoen Athletic Clubek azterketa medikoarekin amaitu du denboraldia

IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitatean egindako azterketan denboraldi ostean eta oporrak hasi aurretik jokalarien osasun egoera…

Ikusi gehiago
Garazi Murua, Maria Diaz Cirauqui eta Leia Zaratek Athletic Clubekin berritu dute
Garazi Murua, Maria Diaz Cirauqui eta Leia Zaratek Athletic Clubekin berritu dute
2019ko mai. 30a17:00

Garazi Murua, Maria Diaz Cirauqui eta Leia Zaratek Athletic Clubekin berritu dute

Athletic Clubek beste urtebetez luzatu du Leia Zarateren kontratua, beste hiru urtez Garazi Muruarena eta bi urtez Maria Diaz Cirauquiren kontratua.

Ikusi gehiago
Athletic Club, Euskal Herriko Kopako finalera
Athletic Club, Euskal Herriko Kopako finalera
2019ko mai. 29a21:47

Athletic Club, Euskal Herriko Kopako finalera

Neurketa azken unean berdindu ostean (1-1), penalti jaurtiketetan zuri-gorriek garaipena lortu dute.

Ikusi gehiago
Vanesa Gimbertek, Jone Ibañezek eta Ainhoa Alvarezek Athletic Clubekin berritu dute
Vanesa Gimbertek, Jone Ibañezek eta Ainhoa Alvarezek Athletic Clubekin berritu dute
2019ko mai. 29a10:00

Vanesa Gimbertek, Jone Ibañezek eta Ainhoa Alvarezek Athletic Clubekin berritu dute

El Athletic Clubek beste urtebetez luzatu ditu Vanesa Gimbert eta Ainhoa Alvarez atzelarien kontratuak, eta baita Jone Ibañez erdilariarena ere.

Ikusi gehiago
Nekane, Marta Perea eta Ainhoa Tirapuren kontratu berritzeak
Nekane, Marta Perea eta Ainhoa Tirapuren kontratu berritzeak
2019ko mai. 28a18:26

Nekane, Marta Perea eta Ainhoa Tirapuren kontratu berritzeak

Athletic Clubek Ainhoa Tirapu atezainaren eta Marta Perearen kontratuak beste urtebetez luzatu ditu, eta Nekane Diez aurrelariak berriz beste bi urtetarako sinatu du talde zuri-gorriarekin.

Ikusi gehiago
Emakumezkoen taldearen lan plangintza maiatzaren 31ra arte
Emakumezkoen taldearen lan plangintza maiatzaren 31ra arte
2019ko mai. 27a09:54

Emakumezkoen taldearen lan plangintza maiatzaren 31ra arte

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak honako lan plangintza dauka maiatzaren 31ra arte, azken orduko aldaketarik…

Ikusi gehiago